Denda birtuala

Denda birtuala

Euskal agenda

Adi lagun! Agenda google calendar tresnaren bidez egin dugunez, gaztelaniaz ikusiko da Googlek euskaraz jarri arte

Agenda osoa ikusi nahi izanez gero hemen klikatu

Nabigatu euskaraz

Hizkuntza aukeratu
eta barre egin

Google Translateren bidez web gune hau beste hizkuntza batzuetara itzuli ahal izanen duzu

Karrika 104. 2006ko abendua

 


Nola prestatu rosetta harri bat

Hau aurkituko duen arkeologoari

Ene arkeologo maitea, batek (kasu honetan, nik) ez daki zer geratuko den gugandik, zer galduko den, mundua zer eginen den, eta zer salbatuko (agian papertxo hau); etorkizuneko belaunaldiei nola gerta lagungarri. Denak hil dira, uler nazaketen guztiak. Azkenik lortu dute gu desagertzea, edo lortu dugu guk geuk. Halere, zer esan dezaket?, bizi legea da, sic transit gloria mundi (hau latina da, ez egin kasurik). Orain ez du muntarik, baina badakizu, ene arkeologo jakintsu eta jakin-nahi hori, noiz hasi nintzen konturatzen azkena bazetorrela? Ez zen izan izartegian irakurritako zantzurik, ez eraso glosozidarik, ez intelligentsiak iragarritako deitore horietariko bat ere ez. Jendea, gazte jendea batik bat, aspertzen hasi zen. Edo nekatzen. Eta ez nau harritzen. Nahikoa dugu dugunarekin, zoriontsuak izaten saiatzearekin, egun osoan munduaren pisua lepo gainean eramaten ibiltzeko, Atlas berpiztuak bagina bezala. Zergatik kontzertuetara, errezitaldi hutsaletara, hitzaldietara (zeri buruzkoak diren inporta gabe) beti joan beharra, euskaraz direlako, besterik ez? Zein astuna! Zer simulakro! Eta orain dena akabo da.

Al arqueólogo que encuentre esto
Querido arqueólogo, uno (en este caso, yo) no sabe qué quedará de nosotros, que se perderá, qué será del mundo, y qué se salvará (quizás esta placa), ni cómo resultar útil a las generaciones futuras. ¿Has leído lo de arriba? ¿Y lo has entendido? Dice más o menos lo mismo que aquí –tendrás que fiarte de mí–. Hemos decidido grabar sobre perdurable metacrilato este texto en tres idiomas con posibles, y abandonarlo por ahí, a su suerte, para que un día, si se encuentra, pueda reconstruirse vete a saber qué lengua de las tres, yo creo que la de arriba, una chungada de idioma, créeme, superpolitizado, al que los muy jeremías dicen que yo oprimo, sí ya, oprimir, para opresión la del vecinico de abajo, pero ya le llegará también a ése su sanmartín, que urak dakarrena urak daroa (no te pares en esto, es vasco). Espero, arqueólogo erudito y curioso, haberte servido de algo.

To the archaeologist who has found this
Dear archaeologist, one (in such a case, me) doesn't know what shall remain of us, what will be lost, what will become of the world, and what will come out alive (this microchip, perhaps), or how to be useful for the coming generation. And, to tell the truth, I couldn't care less, but I've been put in charge of this translation, for the future and hypothetical reconstruction of lost languages (not English, of course), as if the endless number of trilingual catalogues could vanish off the face of the earth, or as if that could really concern an inhabitant of times to come, like you, erudite and curious archaeologist. I'm afraid these folks don't fuck, don't piss me off!, and I suppose you're worried about them wasting their time, and making you waste yours. Am I (are we) a cynic? Maybe. So, as the poet said, let us, my Lesbia –or my tongue–, live and love, and laugh and leave off caring!

Angel Erro (Idazlea)
azken liburua ("Gorputzeko humoreak", poesia liburua)



ZENBAT BURU... Patxi Laborda

San Antonioko Gazteriak bultzatuta, 1956an irten zen lehenengo aldiz Olentzero ikazkin tripaundia Iruñeko karriketan barna. Oztopoak oztopo, aurten bere 50. urteurrena ospatuko du eta hutsik egin gabe abenduaren 24an alde zaharrera itzuliko da berriro ere Nafarroako haurrei eskatutako oparitxoak ekartzera.
Patxi Laborda, Olentzerozaleen elkarteko kidearekin solastu gara orain arte eginiko ibilbide oparoaz.

Laster batean Olentzero Iruñeko karriketara helduko da. Aurten, gainera, 50 urte betetzen ditu menditik Nafarroako hiriburura jaisten dela. Nola izan ziren hastapenak? Nori bururatu zitzaion abian jartzea?
Olentzeroren sorrera Iruñean ulertzeko, hiriak garai hartan bizi zuen egoera sozio-politikoa eta kulturala ulertu behar da. 1956an, Olentzero Iruñeko karriketatik atera zen lehenengo aldian, bazegoen mugimendu kultural bat bere modura Nafarroako euskalduntasuna aldarrikatzen zuena. Elkarte ezberdinak aritzen ziren giro horretan. Bada, garai hartan kokatu behar dugu San Antonioko Gazteriaren saiakera Olentzero Iruñera ekartzeko.
San Antonioko Gazteriak bazuen eskarmentua gauzak antolatzen, bai kirol arloan, baita kultura arloan ere. Joan ziren Lesakara bertan puxka biltzea nola egiten zuten ikustera eta handik ekarri zuten ohitura. Urtebete lanean jo eta ke pasa ondoren, Nafarroako hiriburuko karriketan barna Olentzero atera zen lehenengoz.
Berez 1955. urtean hastekoa zen, baina garai hartako erakundeek galaraztea erabaki zuten kristaua ez zelako eta 1956. urtean atera zen lehenengoz. Baimena lortzeko, dena den, jaiotza bizidun bat sartu behar izan zuten.
Orduz geroztik, Iruñea ohitura horren aitzindaria izan da, gerora zenbait lekutan hedatu eta garatzeko.

Egun Euskal Herri mailan egiten den Olentzero zaharrenetariko bat da. Zenbat jendek parte hartzen du. Nola moldatzen zarete prestaketa lanetan eta antolakuntzan?
Une latzak bizi izan ditugu, jende asko inguruan ikusle moduan elkartu baldin bada ere, antolakuntzan oso gutxi ibili izan garelako. Duela 5 urte Iruñeko Olentzerozaleen elkartea sortu genuen, San Antonioko erakundetik aldenduz, eta orduan hasi zen jende berria antolakuntzan sartzen. Gaur egun hamar bat lagun gaude batzordean sartuta eta 200 inguru gabon gauean desfilean/segizioan parte hartzen. Egun hartako lana handia da eta jende aunitz behar izaten dugu. Guztiei esker egiten ahal da dena.
Dena den, eusten diogu hasieran genuen izaerari: Olentzero ez komertziala, zabala eta familiarentzat pentsatua, ez bakarrik umeentzat. Beraz, inoiz ez dakigu zenbat jende hurbilduko den gabon gauean, bai musika tresnekin, bai dantza egiteko prest, bai laguntzera...

Nafarroako hiriburuan jendeak egiten dion harrera urtetik urtera beroagoa da, ezta?
Inolako zalantzarik gabe, horrelaxe da. Duela urte batzuk, esaterako, udaltzainek esandakoaren arabera 50.000 lagun baino gehiago elkartu omen ginen gabon gauean Olentzeroren inguruan. Hain zuzen ere, San Antonioko Gazteriak bultzatutako Olentzeroren arrakastaren arrazoietariko bat da horixe da; zabala dela eta, beraz, jende aunitz elkartzeko gaitasuna duela. Edonork egin dezake bat Olentzeroren ilusioarekin, berdin dio zein diren jarrera politikoak, ideologikoak… Bistan da Olentzero ikustera joaten diren guztiak ez direla euskaltzaleak, baina ulertzen dute Olentzero gabonetako zikloaren hasiera moduan. Zalantzarik gabe, Iruñeko folklorearen hitzordu garrantzitsu bat.

Esan bezala, aurten 50. urteurrena betetzen da. Ekitaldi berezirik antolatu al duzue?
Jakina. Saiatu gara arlo ezberdinak jorratzen. Beraz, mintzaldi batzuk antolatu ditugu: Iruñeko Olentzeroren istorioa azaltzeko, Olentzeroren inguruko ikuspuntu ezberdinen inguruan solasteko eta Olentzeroren izaera aztertzeko. Bestaldetik, Iruñeko Olentzerori buruzko argazki erakusketa bat prestatu dugu eta gabonetako enbor erraldoi bat, goxo goxoa. Gazteluko plazan eginen dugu, iruindar guztiontzako postre bikaina.
Bukatzeko, abenduaren 24ko gauean betiko segizioa egiteaz gain, Gayarre Antzokian San Antonio Olentzeroren sortzaileak izan zirenentzat omenaldi bat prestatu dugu; “Argi doinu” izeneko ikuskizun bat eskainiko dugularik.

Mende erdia beteta jada. Gogotsu beste 50 urte betetzeko?
Olentzero ziur baietz, baina gu ez horrenbeste. Hau da, nik uste dut Olentzerok jada sustrai sendoak jarri dituela Iruñeko karriketan eta gure hiriko egutegian data gogoangarria dela hainbat lagunentzat. Beraz, esan daiteke badituela indarrak etorkizunari itxaropentsu heltzeko. Baina horretarako sartu berria den jende gazteak lekukoa hartu behar du aurrera gogotsu jarraitzeko. Zorionez horrela suertatzen ari da eta argi dut gure Olentzerok beti izanen duela sorbalda nahikotxo haren kargari eutsiko diona.


HERRIEN ELEAK.
Italia

Italiako eleak
Italiako penintsulan aurki ditzakegun eleak asko dira . Italiako historia, Erromako inperioa desagertu zenetik estatu modernoa sortu arte oso korapilatsua izan da , eta hori islatu da haren hizkuntza aberastasunean. Zenbat inbasio eta zenbat herriren bisita jaso dituen jakin gabe ezin da ulertu barruan gordetzen duen ele aniztasuna.
Italiera bera hiru multzotan banatuta dago: Hegoaldekoa, Toskanakoa eta Erdialdekoa. Horrez gain hainbat dialekto eta azpidialekto daude .
Aostan eta Piamonteko Alpeetan frantsesa, Franko-Okzitaniera eta Arpidano (Okzitaniera) mintzairak aurki ditzakegu .
Alemana, Alto Adigen eta Alpeetako hainbat herrixketan .
Eslovakiera, Friulean eta Alpe Giulietan.
Serbokroaziera, Molisen.
Greziera, Salenko eta Calabrian.
Albaniera, Molisen Campanian eta Garganon .
Luccaniera, Calabrian eta Sizilian .
Katalanera, Algheron eta Sardinian eta bukatzeko Sardiniera, Sardinian.
Garbi dago Italiako hizkuntzen zerrenda luzea dela; alabaina, Italieraz aparte koofizialtasuna duten hizkuntzak gutxi dira, hots, Frantsesa , Alemana eta Esloveniera, hain zuzen Europako beste estatu bateko hizkuntza ofizialak direnak. Beste gaineko eleek, euskalki nagusiak izanda ere, ez dute inolako aitorpen legalik.

 

Iruñeko UdalaEusko JaularitzaUdalbide-Udalbiltza