Denda birtuala

Denda birtuala

Euskal agenda

Adi lagun! Agenda google calendar tresnaren bidez egin dugunez, gaztelaniaz ikusiko da Googlek euskaraz jarri arte

Agenda osoa ikusi nahi izanez gero hemen klikatu

Nabigatu euskaraz

Hizkuntza aukeratu
eta barre egin

Google Translateren bidez web gune hau beste hizkuntza batzuetara itzuli ahal izanen duzu

Karrika 31. 1999ko abendua

 

Eskubideek justifikaziorik ez

Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren arabera, gizaki orok dauzka eskubide eta askatasun guztiak, arraza, kolore, sexu, hizkuntza, erlijio, politikazko zein bestelako iritzi, jatorri nazional edo sozial, egoera ekonomiko, jaiotza edo beste edozein kondiziorengatik inolako bereizkeriarik onartu gabe. Gaur egungo gizartean nor ausartuko litzateke honen guztiaren kontra dagoela esatera?
Gehiengoarentzat eskubide horiek guztiak ukaezinak omen dira. Hala eta guztiz ere, deklarazio honek finkatzen dituen eskubideak ukatuak eta erasotuak izan dira etengabe.
Hizkuntz eskubideei dagokienez ere, elkarrenganako errespetua sustatu beharrean, herrien arteko desberdintasunak eta lehiakortasuna bultzatu dira maizegi. Batzuk, munduko hizkuntz oparotasuna ongi ikusten ez dutenez, aspaldi ekin zioten hizkuntz aniztasunaren aurkako tokian tokiko borrokari. Askotan, agintean daudenek ere aurreiritzietan oinarritutako heziketa bat eta ezjakintasuna aldi berean sustatu dituzte, hizkuntza jakin batzuk erabiltzeak dakartzan abantailak argudiatuz. Horixe da larriena: eragindako iritziak badirela, eta bere asmoak aitortzen ez dituzten aginte-guneetatik ere zabal daitezkeela.
Bartzelonako Unibertsitateko irakasle Jesus Tusonek "Hizkuntz aurreiritziak" liburuan iradokitzen diguna hizkuntz eskubideei buruzko arau etiko batzuk gizartean onartuak izan daitezen lan egin behar dugula. Beste hitzetan esanda, izaki, herri, kultura eta hizkuntza guztiak berdinak direla eta haien arteko gaitasunik ez dagoela baieztatzea, inolako justifikaziorik eman gabe. Berak dioenez, 1996ko martxoan plazaratu zen Hizkuntz Eskubideen Deklarazio Unibertsala abiapuntu interesgarri bat izan liteke.
Ezberdintasunaren sustapenaren aurka borroka egitea beharrezkoa da. Eta horretarako, hezkuntza integratzaile berri baten defentsa egin beharko genuke, tolerantzia gainditu gizabanakook justifikaziorik behar ez duten eskubideak defendatzeko prest baldin bagaude, hezkuntza integratzaile baten defentsa sozial bat egin beharko genuke, tolerantzia gainditu eta bizikidetasunaren alde egingo duen hezkuntza bat, hezkuntza-sistemaz gain, komunikabideak ere inplikatuz.

Iruñeko UdalaEusko JaularitzaUdalbide-Udalbiltza