Euskal agenda

Adi lagun! Agenda google calendar tresnaren bidez egin dugunez, gaztelaniaz ikusiko da Googlek euskaraz jarri arte

Agenda osoa ikusi nahi izanez gero hemen klikatu

Hizkuntza aukeratu
eta barre egin

Google Translateren bidez web gune hau beste hizkuntza batzuetara itzuli ahal izanen duzu

Karrika aldizkaria

 

Karrikiri Iruñerriko euskaldunengana heltzeko hedabidea da, elkartearen eta euskal komunitatearen berriak biltzen dituena. Hilero argitaratzen da eta milaka etxeetara bidaltzeaz gain, hainbat eskola, institutu, erakunde eta elkartetan ere banatzen da. 2007. urtean 10 urte bete ziren lehenengo Karrika atera genuenetik. Denak ikusi nahi baldin badituzu jo ezazu gure hemerotekara.

Eta gogoan hartu!
Karrikaren baitan hilero argitaratzen dugun Iruñerriko euskarazko ekitaldien agendan sartzeko moduko ekitaldi kulturalen bat izanez gero, jarri gurekin harremanetan hilaren 20a baino lehen eta gusto handiz emanen dugu horren berri.

Karrika etxean jaso nahi izanez gero, bete zure datuak eta ahal bezain laster esaten diguzun helbide horretan jasoko duzu. Ordenagailuan jaso nahiko bazenu, eman zure helbide elektronikoa eta PDF formatuan igorriko dizugu.