Denda mugikorra
Euskal produktu kulturalen sustapena eta salmenta bultzatzeko ekimena da. Gure denda ibiltariarekin urtean zehar izaten diren hainbat ekitaldi bisitatzen ditugu (Nafarroa Oinez, "Zapato Azule" jaia -Ondarroa-, Sortzen festa, e.a) Nafarroako euskal sortzaileen lanak bereziki, baina Euskal Herri osoko egileen lanak eta oro har euskal kultura ezagutzera emateko asmoz. Eta salmentetatik lortzen diren etekin guztiak Karrikiriko zerbitzuak sustatzeko erabiltzen ditugu.
Karrikirikook urte osoan zehar lana jaranarekin edo jarana lanarekin uztartzen saiatzen gara. Horrela, ongi pasatzen dugun bitartean elkarterako etekinak lortzen ditugu.
Hona hemen gure denda mugikorraren ibilbidea, apiriletik-abendura:
1 Nafarroaren eguna Baigorrin 2 Sortzen festa 3 Portugaleteko Folklore Azoka 4 Bizkaiko Dantzarien Biltzarra 5 Euskal Herriko Dantzarien Biltzarra 6 Larrabetzuko Literaturia Azoka 7 Auritz 8 Aezkoa eguna 9 Nafarroa Oinez 10 Kilometroak 11 eta 12 Bertsolarien Txapelketa... Festa non? Gu han! Gu lan!
Zure herrian edo hirian euskal ekitaldiren bat antolatu eta gure denda han izatea nahi baduzu, jarri garaiz gurekin harremanetan eta aukera izanez gero, hantxe izanen gaituzu.



