2010

Durangotik ekarritako altxorrak Karrikiriko dendan eskuragai

2010/12/20

Durangoko altxorrak

Durango azokatik bueltan liburu, diska eta DVD andana gurekin ekarri ditugu Xabier karrikako gure dendan eskura izan ditzazuen Eguberriei begira senitarteko, lagun edo zeuen buruei oparia egin diezaiozuen. Eta eskaintza oparo horren baitan, badira altxor edo perla batzuk bereziki aipatu nahiko genizkenak, zenbait kasutan Karrikiri dendan primizia moduan edo aurkituko dituzuelako. Honatx gure produktu kuttunak:

Maialen Lujanbio bertsolariarekin elastiko berezia diseinatu dugu

2010/11/12

Karrikiri elkarteak Maialen Lujanbio Euskal Herriko bertsolari txapeldunaren laguntza jaso du bertsolaritza omentzeko asmoz prestaturiko elastiko berezia egiteko.

Xabier Amurizak "Euskara batuaren bigarren jaiotza" azaroaren 25ean aurkeztuko du Iruñean

2010/11/10

Karrikiri elkarteak eta Iruñeko Hizkuntz Eskolak gonbidatuta, Xabier Amuriza idazle, kazetari, irakasle eta bertsolariak "Euskara batuaren bigarren jaiotza" bere azken lana aurkeztu du eta haren gainean solasean arituko da hil honen 25ean Iruñeko Hizkuntz Eskolan.

Mintzakide egitasmoak jasoko du Euskalerria irratiaren Larreko saria

2010/11/08

Iaz euskal irratien aitzindariak omendu bazituen ere, aurtengoan Euskalerria irratiak banatzen duen Larreko saria Iruñerrian euskararen erabilpena sustatzen duen Mintzakide egitasmoak jasoko du. Sari ematea heldu den azaroaren 23an eginen da Berriozarko musika eskolan.

Dirulaguntzak euskarazko ikastaroak barnetegietan egiteagatik

2010/11/03

2010ean euskarazko ikastaroak barnetegietan egin dituzten Iruñeko bizilagunek aukera izanen dute Iruñeko Udalak emanen dituen diru laguntzak eskatzeko heldu den azaroaren 12ra bitarte.

Joseba Tapiak "Eta tira eta tunba" bere azken lana aurkeztu du Karrikiri euskal dendan

2010/10/27
2010  | Musika

Joseba Tapia Karrikirin

Pasa den astean Joseba Tapiak Zakurraren Biolina zigiluarekin eginiko "Eta tira eta tunba" bere azken lanaren aurkezpena egin zuen Karrikiri elkarteak Iruñeko Xabier jaitsiera 4ean duen euskal dendan. 

Karrikiriren denda higikorra Nafarroa Oinez izanen da

2010/10/15

Gipuzkoako ikastolen jaian ibili ondoren, Karrikiri elkartearen denda mugikorra Atarrabiako Paz de Ziganda ikastolak heldu den igandean antolatuko duen Nafarroa Oinez festan izanen da.

Urriaren 12an Karrikiri euskal denda zabalik

2010/10/08

Urriaren 12an Iruñeko Karrikiri euskaldunon elkartearen euskal denda zabalik izanen da egun arrunt bateko ordutegiarekin eta bertaratzen diren lagunek Euskal Herrian bertan eginiko elastiko, jertse, gona, soineko eta bestelako jantziez gain, jostailuak, diskak, DVD, apaingarriak, opariak eta beste hainbat produktu aurkitu ahal izanen dituzte.

Karrikiriren bostekoa Kilometroak jaiaren alde

2010/09/30

Karrikiri elkartea heldu den igandean, hilak 3, Lezon eginen den Kilometroak jaian izanen da euskal produktuak ezagutzera eman eta saltzeko duen bere denda mugikorrarekin. "Hona bostekoa" leloa duen aurtengo festan Pasaia-Lezo lizeoaren aldeko sosak bilduko dira eta egun osoan zehar ekitaldiz hornituriko egitarau oparoa izanen da.

Urriaren 9an eta 10ean Xalbador Eguna Urepelen

2010/09/29

Urriaren 9an eta 10ean egingo da aurtengo Xalbador eguna Urepelen (Nafarroa Beherea). Deiadarra elkarteak eta Euskaltzaindiak antolatutako egun honen baitan ekitaldi aunitz izanen dira eta Xalbador handia omentzeaz gain, Xanpun Urruñako bertsolaria ere gogoan hartuko dute. Olerki gaualdia, herri kirolak eta bertso saioa izango dira, besteak beste, bi egun horietan.