Online dendaren estreinaldia otsaileko Karrikan

2012/02/06

Otsaileko Karrikak berri ezin hobea dakar berarekin batera, izan ere hilabete honetatik aitzina martxan baita jada Karrikiri elkartearen online denda berria. Honen inguruko informazio zehatza aurkituko duzue gure hilabetekarian, baita bestelako eduki interesgarri ere.

Joxe Azurmendiri eginiko elkarrizketa Karrisolasaren hurrengo saioan

2012/01/09

Abenduan atseden txikia hartu ondoren, heldu den urtarrilean berriro helduko diogu Karrisolasa ekimenaren beste saio bati eta urte berrian IVAPen Administrazioa Euskaraz aldizkarian argitaratutako elkarrizketa bat hartuko dugu hizpide.

Urtarrileko Karrikan Gotzon Barandiarani elkarrizketa

2011/12/30

Urtea amaitzear dela, labetik ateratzear da jada gure hurrengo urteko Karrika berria, eduki interesgarri aunitzez osatuta: azaleko artikulua, Iruñerriko euskal agenda, Gotzon Barandiarani eginiko elkarrizketa, gure denden aukerak, e.a.

Dabid Garnatxo eta Gotzon Karkar azaroko zozketaren irabazleak

2011/12/05

Karrikiriko bazkide izateak badu saria eta hilero gure dendatik pasa eta erosketatxoren bat egiten duten bazkideen artean bi sari zozketatzen ditugu hilero: produktu sorta bat eta 60 euroko balea gure dendan gastatzeko.

Iruñerriko establezimendu euskaldunen liburuxka berritu dugu

2011/11/28

Euskararen erabilpena sustatzeko asmoz, Karrikiri Iruñeko Euskaldunen elkarteak, Karrikaluzek eta Elhuyarrek elkarlanean Iruñerrian egindako establezimendu euskaldunen zerrenda agertzen duen liburuxka eguneratua karrikan da jada.

Aitzol Mendiola eta Inma Errea urriko saridunak

2011/11/24

Karrikiriko bazkide izateak badu saria eta hilero gure dendatik pasa eta erosketatxoren bat egiten duten bazkideen artean oraingoan, urri partean, bi lagun berri suertatu dira saritu; Aitzol Mendiola eta Inma Errea.

Azaroa-abenduko Karrikan Australiako euskal etxeko presidenteari elkarrizketa

2011/11/21

Urtea amaitu aitzin karrikaratuko dugun Karrika aldizkariaren azkeneko alean, azaroa eta abenduko hilabeteak uztartutako zenbakian, eduki aunitz aurkituko dituzue eta horien artean aipagarri, Australiako euskal etxeko presidentea den Rubén Álvaro iruindarrari elkarrizketa. 

Autopsiarako frogak Karrisolasaren hurrengo saioan

2011/11/07

Larrazkenean erabat murgilduta gaudelarik, heldu den azaroaren 16ean eginen dugun Karrisolasaren hurrengo saioan Koldo Izagirre idazlearen "Autopsiarako frogak" liburuaren pasarte batzuk hartuko ditugu hizpide.

Elebitasunaren mito okerrak Karrisolasaren hurrengo saioan

2011/10/07

Opor sasoian atsedena hartu ostean, berriro helduko diogu Karrikiri elkarteak duela zenbait hilabete martxan jarritako Karrisolasa ekimenari. Euskalgintzako gaien inguruan solas tarte lasai eta patxadatsuak sortzeko asmoz sortutako egitasmoaren saio berrian elebitasunaren mito okerrak izanen ditugu solasgai.

Bazkide kanpaina eta Berri Txarrak taldeari elkarrizketa urriko Karrikan

2011/10/04

Urriko Karrika aldizkaria edukiz gainezka dator eta azaleko artikuluan irakurri ahal izanen duzuen moduan, Karrikiri elkarteak bazkidetza kanpainari ekinen dio urria partean.

Iruñeko UdalaEusko JaularitzaUdalbide-Udalbiltza

 

 


Karrikiri. Iruñeko Euskaldunon Topagunea
Xabier karrika, 4. 31001. Iruñea. Tel. 948 225 845