Nafarroako bertsolari txapelketa 2010

Bertsolaritza Txapelketak bere 39.edizioa beteko du aurten eta hainbat berrikuntza dakar. Aurtengo edizioan 27 bertsolari arituko dira txapela jantzi nahian, iaz baino bi gehiago eta parte hartzaileen artean lau bertsolarik lehen aldiz hartuko dute parte. Bestalde, finala lekuz aldatuko da, izan ere jende aunitz hurbildu baitzen iaz Elizondoko Lur aretora eta txiki gelditu zen, hainbat jende sarrera gabe gelditu zelarik. Horregatik, aurten finala Lesakara itzuliko da. Nabarmentzekoa da, gainera, martxoaren 7an Atarrabian jokatuko den finalaurrekoa, Paz de Ziganda ikastolarekin elkarlanean antolatuko dena, Nafarroa Oinez kultur egitarauaren barrenean.
Txapelketaren jarraipena egin ahal izateko http://www.nafarroakotxapelketa.com web gunean informazio eguneratua aurkituko duzue.
FINALAURREKOAK
Otsailak 20, 17:30ean
Etxarri Aranazko Kultur Etxean
Julio Soto (+ azken-laurdenetako bost bertsolari)
Otsailak 27, 17:30ean
Iruritako Gizarte Bilgunean
Iñigo Olaetxea (+ azken-laurdenetako bost bertsolari)
Martxoak 7, 17:30ean
Atarrabiako Indurain Anaiak kiroldegian
Jon Barberena (+ azken-laurdenetako bost bertsolari)
FINALA
Martxoak 20, 17:00etan
Lesakako pilotalekuan
Zortzi bertsolari


