Karrikirik urteroko bazkideen batzarra eginen du heldu den ostegunean
Datorren ostegunean, hilak 10, Karrikiri elkartea bere bazkideekin bilduko da urtero legez, elkarteak azken urtean eginiko ibilbideari buruz solasteko. Bertaratuko diren lagunek elkarteak azken hilabeotan bizi izan dituen aldaketak bertatik bertara ezagutzeko parada izanen dute.
Horretaz landa, elkartearen gainontzeko lan alorrei buruzko informazioa ere eskuratzeko aukera izanen da, hala nola: elkartearen zerbitzuen nondik norakoa, ekonomiaren egoera, Xabier karrikako jaitsieran elkarteak duen dendaren berri, Karrika aldizkarian eta webgune honetan bertan eginiko aldaketa eta berrikuntzak, elkartea bideratzen ari den bazkidetza kanpaina, denda higikorraren emaitzak e.a
Bilera Zaldiko Maldiko elkartearen egoitzan eginen da arratsaldeko 19:30ean lehenengo deialdian eta 19:45ean bigarrengoa.



