Karrikirik lagun giroan aurkeztu zituen bere komunikazio tresna berriak

Karrikiri Iruñeko Euskaldunon elkarteak jai giroan aurkeztu zituen pasa den asteazkenean azkeneko hilabeteotan bideratutako hausnarketa prozesuaren ondotik sortutako komunikazio tresna berriak, hala nola: logotipo berria (web orri honen gainaldean duzuen K itxurako hori), Karrika hilabetekari itxuraldatua eta webgune zaharberritua.
Aurkezpenean bazkide, lagun eta Iruñerriko hainbat elkarte eta hedabidetako kideak bildu ziren gurera eta Reyes Iraola Karrikirikidea guztiei eskerrak eman zizkien gogoeta prozesuan eskainitako laguntzarengatik eta aurrera begira ere Karrikirik elkarlanerako ateak zabalik dituela gogorazi zuen.
Azalpenen ondotik, bertaratutako lagunekin pintxo eta trago batzuk hartu eta hitz eta pitz aritzeko aukera izan zen.



