Karrikirik bere webgune, aldizkari eta logotipo berriaren aurkezpena eginen du martxoaren 24ean

2010/03/22

Aurtengo udaberriarekin batera, Iruñeko Karrikiri euskaldunen elkarteak bere aurpegi berria erakutsiko du heldu den asteazkenean, hilak 24, Xabier karrikako bere egoitzan eginen duen festatxo batean.

Azkeneko hilabeteotan hausnarketa prozesu batean murgilduta egon ondoren, Iruñeko euskaldunon elkarteak bere Karrika aldizkaria, webgunea eta logotipo berrituak aurkeztuko arratsaldeko 19:00etan hasiko den ekitaldian.

Esan bezala, bada, elkarteak hartutako martxa berri horren fruitu direnak aurkeztuko ditu:

1.    Elkartearen hasieratik hilero hilero 2000 etxe baino gehiagotara bidaltzen duen Karrika aldizkari eraberritua: diseinu eta eduki berriekin (atal bereziak, kolaboratzaile berriak, hilabeteko agenda indartua).

2.    Berriki itxuraldatu eta berritutako www.karrikiri.org web orria. Software askean eginiko webgunea, atal berriak erakusten dituena, kultur agenda elektronikoa, berrien atala, estekak, hemeroteka mamitsua, e.a.

3.    Eta elkartearen logotipo berria.

Azkeneko hilabeteotan Karrikiri Elkarteak eginiko gogoeta tarte hori elkarteko kide, bazkide zein inguruko hainbat eragile eta lagunekin batera egin dugu eta orain indarberrituta gatoz lanari ekiteko prest.

Bide hau guztia zuekin batera, Iruñeko euskaldun eta euskaltzale guztiokin batera partekatu nahi dugu, beraz martxoaren 24ean eginen dugun festa honetan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu:

Hitzordua:
Noiz: martxoaren 24ean
Ordua: arratsaldeko 19:00etan
Tokia: Karrikiri elkartearen egoitza (Xabier jaitsiera 4, behea)