Karrikiri elkartea euskal eskola publikoaren aldeko jaian izanen da heldu igandean

Sortzen Ikasbatuaz elkarteak urtero antolatzen duen Euskal eskola publikoaren aldeko festak bere XV. edizioa beteko du aurten eta heldu den maiatzaren 23an ospatuko da, baina eskenatoki berri batean: Trinitarios eremuan. Izan ere, orain arte Takonera parkean egiten baitzen, baina Iruñeko Udalak obra batzuk eginen zirelaren aitxakian, Trinitarios eremura joateko agindu zien antolatzaileei.
“Sasi guztien gainetik” lelopean, aurten bere 25. urteurrena ospatzen duen Zizur Nagusiko Erreniega ikastetxeko haurrak protagonista izanen dituen festan hezkuntza sistema propioaren aldeko aldarrikapena eginen da eta, urtero legez, jai giroa egun osoan zehar izanen da: zanpantzarrak, trikitilariak, umeentzako puzgarriak, jolas eta tailerrak, dantzak, herri kirolak, pailazo erakustaldiak, etab. Eguerdi partean herri bazkaria izanen da eta ondoren Txan mago aeta hainbat musika talde arituko dira, besteak beste; Bizardunak, Arima Sutan, Ska-lofrio eta Jeimon Turk (jalaren doinua egin duen taldea).
Karrikiri elkarteko kideok ere bertan izanen gara gure denda ibiltariarekin, haur, gazte zein helduendako joko, liburu eta diskak saltzen. Iganderarte bada!!



