Karrikadantza Sanfermin Txikitotan

Oporren ostean Karrikiri elkartea eguneroko martxari heldu dio jada eta asteburu honetan alde zaharrean izanen diren San Fermin Txikiko festen baitan, Karrikadantza egitasmoaren saio berria eginen du larunbatean arratsaldean. Gainera, ekimen honetarako espreski diseinatutako elastiko berria erakutsi eta salgai izanen dugu, emakume zein gizonendako eta 15 euroren truke.
Horrela bada, euskal dantzak gustuko dituzten lagun guztiek aukera paregabea izanen dute festen giroaz gozatu eta Mercaderesen karrikan musikariek joko dituzten doinuen erritmora hankak eta eskuak astintzeko.
Betiko moduan, hitzordua 18:30eatik aitzina hasiko da Mercaderes karrikan eta euskal dantzak gustuko duen edozein lagunak parte hartu ahal izanen du. Beraz, gonbitea luzatua dago. Hurbildu eta parte hartu!
![]()
![]()
![]()
![]()



