"Karrika gurea da" festa heldu den larunbatean ospatuko dugu

Alde zaharreko egunarekin bat eginik, Karrikiri elkarteak, Zaldiko Maldikok, Muthiko Alaiak peñak eta Donibane Lohitzuneko Begiraleak taldeak Karrika gurea da festa ospatuko dugu datorren larunbatean eta Iruñeko alde zaharreko karriketan barna. Euskara karriketan konplexurik gabe eta jai giroan aldarrikatzea xedetzat duen ekimenak egun osoan zehar hartuko ditu gure hiriko erdiguneko kale bazterrak.
Goizetik musikak eta dantzek hartuko dute protagonismoa eta egunak aurrera egin ahala abeslariak, musika taldeak, musikoak eta bestelako ikuskizunekin gozatzeko aukera izanen da. Muthiko Alaiak eta Begiraleak Iparraldeko dantzariak han eta hemen arituko dira eta Iruñeko peñaren egoitzan eginen den bazkariaren ostean, berriro helduko zaio arratsalde partean jai giroari herri musika, dantzak eta ikurriñaren agurrarekin.
Egitaraua:
11:30ean Estafetan kaletik: Muthiko Alaiak dantzari txikiak eta Muthiko Alaiak fanfarre txikia
12:00etan Estafeta eta Merkaderes karriketatik: Karrikan kantuz (kantu herrikoiak)
13:30ean Udal plazan: Muxikoak Begiraleak taldearekin
14:30ean Bazkaria Muthiko Alaiak peñan
18:00etan Mercaderes plazan: Muthiko Alaiak peñako eta Begiraleak taldeko dantzariak
20:00etan Mercaderes plazan: Larrain dantza denontzat
21:30ean Muthiko Alaiak peña aurrean: Kontzertua Muthiko Alaiak fanfarrearekin
Gonbitea luzatzen dizuegu, beraz, gurekin batera festa egun honetaz goza dezazuen. Karrika gurea da eta!!!



