Julio Sotok irabazi du Nafarroako Bertsolari Txapelketaren 30. edizioa

Julio Soto bertsolari gaztea izan da pasa den larunbatean Lesakako pilotalekuan jokatutako Nafarroako Bertsolaritza Txapelketaren 29. edizioaren irabazlea 555,5 puntu lortu ondoren.
Lehenengo aldiz Lesakako pilotalekuan jokatutako txapelketa, giro ezin hobean ospatu zen eta ez zen kartzelako saioa heldu aitzin erabaki. Une horretantxe hartu zuen aldea Gorritiko bertsolari gazteak eta bere lehenengo txapela jantzi zuen . Haren atzetik Arkaitz Goikoetxea (531,5 puntu), bigarren postuan, eta Estitxu Arozena gelditu zen hirugarren (517). Ondoren, Xabier Legarreta (496,5), Oskar Estanga (496), Eneko Lazkoz (488,5), Xabier Terreros (481) eta Julen Zelaieta (481).
Iruñeko bertso eskolan hezia da Julio Soto, 22 urteko gaztea, eta 2003 eta 2004ean eskolarteko txapelduna izan zen. Bi urte beranduago, 2006an, finalean sartzea lortu zuen, 2008an Nafarroako Bertsolari Txapelketan hirugarren gelditu zen eta iaz, berriz, bigarren tokia eskuratu zuen.
Txapelketaren inguruko informazioa eskuratzeko, sartu Nafarroako Txapelketaren webgune ofizialean.
Berria egunkarian irakurtzen ahal duzue finalean gertatutakoaren berri.



