ETB Nafarroan ikusteko kanpaina maiatza arte zabalik
Euskaltzaindiak, Eusko Ikaskuntzak eta Kontseiluak, Acció Cultural del País Valencià elkartearen laguntzaz, ETB Nafarroan ikusten jarraitzeko sustatutako kanpainak segida izanen du maiatza bitarte, aste honetan jakin ahal izan denez. Urtarrilan martxan jarritako sinadura bilketa otsailaren 25ean zen amaitzekoa, baina azkenean maiatza arte luzatuko da eta, beraz, ETBren aldeko sinadurak maiatza bitarte eman ahal izanen dira.
Beraz, kanpaina honi sostengua eman nahi izanez gero, hurbildu Euskaltzaindia edo Eusko Ikaskuntzaren egoitzetara:
- Euskaltzaindiarenean (Oliveto kondearen etorbidea, 2, 2.)
- Eusko Ikaskuntzarenean (Gazteluko plaza, 43 bis, 3. D).
Edota pasa zaitezte Karrikiri elkarteak Xabier karrika 4. zenbakian duen dendatik. Bertan sinadura emateko aukera izateaz gain, sinadura orriak hartu eta ingurukoen artean zabaltzeko aukera izanen duzue.
.


