Azaroa-abenduko Karrikan Australiako euskal etxeko presidenteari elkarrizketa

2011/11/21

Urtea amaitu aitzin karrikaratuko dugun Karrika aldizkariaren azkeneko alean, azaroa eta abenduko hilabeteak uztartutako zenbakian, eduki aunitz aurkituko dituzue eta horien artean aipagarri, Australiako euskal etxeko presidentea den Rubén Álvaro iruindarrari elkarrizketa. 

Horrekin batera, azaroan egindako Karrisolasaren berri eta Karrikarekin batera, zuen etxeetan jasoko dituzuen establezimendu euskaldunen liburuxka berria eta Eguberri parterako prestatu dugun katalogotxoa dendan salgai izanen ditugun proposamen interesgarrienekin.

Agendaren tartean Gartxot filmaren estreinaldia, antzerki emanaldiak, kontzertuak, Iruñea Kantuz ekimena, Durango azoka, mendi irtenaldiak, irakurketa saioak, mus txapelketa, lehiaketak eta abar luze bat.

Esan bezala, elkarrizketaren atalan, Iruñean berriki bisitan izan genuen Rubén Álvaro iruindarra, Sidneyko euskal etxeko presidentearekin izandako solasa eta ekarpenen atalean Olentzerok berak bidalitako oharra.

Gure elkartearen gomendioen artean, berriz, Edurne Elizondo kazetariaren "Ez dugu nahi", intsumisioari buruzko liburua eta Iñaki Irasizabalen "Igelak benetan hiltzen dira" lana. Musikari dagokionez, Mikel Markez eta Ruper Ordorika musikari ezagunen azken lanak: "Hiri hartan izan zen" eta "Hodeien azpian".

Eta horietaz gain, bi proposamen berezi jantzi alorrean; Paisos Catalansetik datozkigun "La ciutat invisible" markako kamisetak eta Brasilgo herri txiki batetik ekarritako lepokoak.

On egin deizuela!!!

 

Iruñeko UdalaEusko JaularitzaUdalbide-UdalbiltzaEuskarabidea