Apirilaren 18an. Karrisolasaren saio berria izan genuen, “Katalanaren aldeko estrategia berriak” gaiari helduz. Josep-Anton Fernàndez adituak UDALTOP jardunaldietan (Lasarte, 2011) aurkeztu zuen txostena izan genuen oinarri. Ohikoa dugun bezala Karrisolasan topatu ginenok saio bete, bizi eta atsegina osatu genuen. Sortu ziren, besteak beste, datozen eztabaidak, gaurkoan hona dakartzagunak, guztion arteko hausnarketa eta eztabaidarako.