Denda birtuala

Denda birtuala

Euskal agenda

Adi lagun! Agenda google calendar tresnaren bidez egin dugunez, gaztelaniaz ikusiko da Googlek euskaraz jarri arte

Agenda osoa ikusi nahi izanez gero hemen klikatu

Nabigatu euskaraz

Hizkuntza aukeratu
eta barre egin

Google Translateren bidez web gune hau beste hizkuntza batzuetara itzuli ahal izanen duzu

Karrika Gurea Da

 

Karrika gurea da

Zaldiko Maldiko Kultur Elkarteak eta Karrikirik maitasunez beteriko proposamen bat luzatu nahi dizuete: euskaldun guztiei (zaharrak, gazteak, haurrak...) zuzendutako programazio berezia, Iruñeko karriketan noizean behin egiten dena, jende guztiei erakusteko euskaldun izatea merezi duela.

Izan ere karrikan egiten dena edonork ikus dezake; herritar guztion begien aurrean egiten dena edonork goza eta bizi dezake. Norena da, ordea, gune hori? Norena da karrika? Denona...eta denona den neurrian, gurea ere bada. Baina, nor gara gu? Gure munduaren protagonistak, gure etorkizunaren zaindariak, gure bizitzaren arduradunak, gure asmoaren eragileak...Iruñeko euskaldun guztiok gara gu.

Euskaldun izatea ez da lotsabide. Are gehiago, harrotasunez eta normaltasunez bizi nahi dugu gure nortasuna. Jaia gustukoa dugulako, ongi pasatzea gustatzen zaigulako, gure artean harremanak sendotzea beharrezkoa delako, elkarrekin gozatzea onuragarria dela sinisten dugulako...plazara ateratzea erabaki dugu.

Adi egon urtean zehar eginen diren ekimenei eta gurekin parte hartu!!

Iruñeko UdalaEusko JaularitzaUdalbide-Udalbiltza