Euskal jantziak
Euskal jantziak
neurri guztiak 0-52,
burutik oinetara

buruan txapelak, zapiak

gorputz-enborrean
atorrak hainbat koloretan, brusoiak, borregoak, kaiku laukidunak , txalekoak (urdinak, granateak, beltzak, urdinak...), txaketa urdinak (lauburuak, ezkutuak), artilezko xalak (berdeak, granateak, beltzak, urdinak...), gerruntzeak hainbat koloretan


gerrian
gerrikoak (koloredunak eta beltzak), mandarrak (hainbat neurri, kolore eta prezio), gonak (hainbat modelo, neurri, kolore...), galtzak (marradunak eta urdinak)

oinetan
abarkak (gomazkoak: 20tik gorako neurri guztiak; larruzkoak: 16tik gora), galtzerdiak
Euskal denda
2002. urtearen bukaeran ireki genuen guretzat saltoki bat baino askoz gehiago dena: Karrikiri denda. Alde batetik, euskaraz dagoen ekoizpen kulturala eta tradizionala zabaldu nahi dugu; eta, bestetik, euskaldunok euskaraz bizi ahal izateko behar ditugun produktuak sortzeko azpiegitura egokia sortu. Izan ere, zabalkundea eta sormena dira gure lanaren bi ardatzak.
Helburu horiek lortzeko Karriri dendaren eskaintza askotarikoa da. Bertan erosketak egiteaz gain, hainbat informazio jaso ahal izango baituzu.
Hasierako kokagunea Donibane auzoko Martin Azpilikueta karrikan egon baldin bazen, 2005eko ekainaz geroztik Xabier Jaitsierako 4. zenbakian dago Karrikiriko euskal denda. Hurbildu nahi duzunean. Zain gaituzu!!
KALEKO ARROPA(+)
Karrikan ikusten ahal den modari heldu nahi badiozu, hurbildu gurera eta kolore, neurri eta poltsiko guztientzako arropak aurkituko dituzu, neska, mutil zein haurrentzat aproposak. Beste bat, Kukuxumusu, Txapela Buruan, Kot, Arkawool, Basque Power, Ardi Latxa, Beigorri eta Ttilika etxeen jantzirik berrienak aurkituko dituzu. Urteko sasoi guztietarako produktu aunitz: kamisetak, jertseak, kirol jertseak, zirak, itsas estiloko berokiak, galtzak, gonak, soinekoak, ea. Eta horiekin ezin hobeki konbinatzeko osagarriak: zapiak, lepokoak, zorroak, e.a.
Eta Sanferminetan giroan bete betean murgiltzeko arropa ere badugu: elastikoak eta galtza zuriak, zapi eta gerriko gorriak eta blusoi beltzak.
ETXERAKO ARROPA(+)
Etxeko bi gela garrantzitsuenak, hau da sukaldea eta komuna, janzteko arropa eskaintza oparoa dugu gure dendan. Euskal Linge, Jean Vier eta Paskuet etxeek euren diseinu apartenak eskaintzen dituzte gurean.
Sukalderako arropa
sukaldeko mahaiak behar bezala janzteko neurri eta forma ezberdineko mahai zapi edo oihalak ditugu.
- Karratuak: “Tú y yo” eta indibidualak, eta handiagoak tamaina hauetakoak: 3,50 X 1,60, 3,00 X 2,50 X 1,60 eta 2,00 X 1,60
- Borobilak: neurri ezberdinekoak.
Baina, mahai zapiez gain, baditugu mantalak, sukaldeko zapiak, ezpain zapiak, eskularru babesgarriak eta ogi poltsak.
Komunerako eskuoihalak
hiru neurri ezberdinekoak (dutxa, bainu eta konketarako), ninientzako eskuoihal txanodunak eta tamaina ezberdineko txabusinak (2 neurritik XXLera)
Albornozak
EUSKAL JANTZIAK(+)
Olentzero egunean ez ezik, jai berezietan ere gure arbasoen modura janzteko aukera eskaintzen dugu:
- Urte osoan zehar eskaintza zabala
- Jantzi osoa edo atalez atal osatzen joateko
- Osagarri guztiak ditugu (zapiak, mantalak, alkandorak, azpiko gonak, blusoiak, artilezko xalak, txapelak, abarkak, galtzerdiak, gerrikoak, e.a.)
- Neurri guztiak: 0tik 50era bitarte, neska zein mutilentzat.
- Eta enkarguz euskal txaketak egiten ditugu: neurrira eta eskuz eginikoak.
MUSIKA(+)
Euskal musikarien lanentzat ere txoko berezia gordetzen dugu gurean; azken nobedadeak eta gure aukera kuttunenak agertzeko.
Horien artean bilatzen ari zarena aurkitzen ez baduzu, esaguzu eta ahal bezain fite eskuratzen saiatuko gara.
LIBURUAK(+)
Karrikiri elkartean arreta berezia eskaini diogu beti euskal sortzaileen lanei eta hori dela eta, liburuen atalean, urtero karrikaratzen direnen aukeraketa bat aurkituko duzu; nobedadeak, hizkuntzarekin zerikusia dutenak eta euskara eta kirola gaia jorratzen duten liburu fitxa bereziak.
Dena dela, horien guztien artean zure gustukoa aurkituko ez bazenu, esaguzu zeinen bila zabiltzan eta lehenbailehen eskuratzen saiatuko gara.
OPARIAK(+)
Lagun, senitarteko edo ezezagun bati oparia erosi eta idei faltan baldin bazaude begirada emaiozu honako zerrendari. Adin, gustu eta poltsiko guztientzako opariak ditugu: bitxiak (zintzilikarioak, belarritakoak, eraztunak, eskumuturrekoak) txapak, giltzatakoak, euskal erlojuak, esku pilotak, egutegiak, portaerretratuak, zeramikazko irudiak, txotxongiloak, intsentsua, katiluak, kandelak, zeramikazko platerak eta lorontziak, Iruñeko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa, egurrezko kaxak, afixak…
HAURRENTZAKO TXOKOA(+)
Etxeko txikienentzat txoko apartekoa prestatu dugu liburu, disko, DVD, jostailu, CD-Rom eta Pirritx eta Porrotx pailazoen lan guztiekin. Espresuki haiei zuzendutako materiala ikastolaz kanpo euskaraz bizi eta gozatu ahal izateko.
JAIO BERRIAK(+)
Euskararen mundura heltzen diren jaioberrientzat opari bereziak prestatu ditugu sehaska batean bildu edo banaka eramateko; txanodun eskuoihala, lerde zapia (“Euskararen goxoa, haurraren janari”), jaio berrien liburua, bainuontzirako liburuxkak, “Egizu lo” CD eta liburuxka, Haur hizkera liburua (gurasoentzat). Ongi etorri euskararen mundura!!
DANTZA TALDEAK(+)
Euskal taldeentzat edo gure herriko dantza mundua maite duen jendearentzat material berezia biltzen saiatu gara liburu eta musika arloan.
Eta horretaz gain, jakina, mota guztietako euskal jantziak salgai ditugu. Enkarguz egiteko aukera dago eta taldeentzako aurrekontu bereziak prestatzen ditugu. Emaiozue begirada gure eskaintzari, hurbildu lasai Xabier karrikako 4. zenbakira edo jarri gurekin harremanetan edozein zalantza argitu nahi izanez gero.



