Denda birtuala

Denda birtuala

Euskal agenda

Adi lagun! Agenda google calendar tresnaren bidez egin dugunez, gaztelaniaz ikusiko da Googlek euskaraz jarri arte

Agenda osoa ikusi nahi izanez gero hemen klikatu

Nabigatu euskaraz

Hizkuntza aukeratu
eta barre egin

Google Translateren bidez web gune hau beste hizkuntza batzuetara itzuli ahal izanen duzu

Euskal denda

 

Martxoko eskaintza

Negu gorriari agur esan eta udaberriari ongi etorria eman nahi diogu. Hori dela eta, Karrikiri euskaldendaren eskaintza bereziak aprobetxatu eta bide batez bilduma berria ezagutzeko aukera eman nahi dizuegu.


Martxoaren 1etik 21a bitartean:
Eraman 5 eta ordaindu 2
edo %47ko deskontu bereziak

Gainera Aste Santuko oporrak gainean egonik, dendara hurbiltzen bazara, “HIRURAK BAT” elkartearen 69 landetxe zerrenda eskuratu ahal izanen duzu. Oporrak euskaraz Nafarroako toki paregabetan. Euskararen herriak ezagutuz eta euskaldunon arteko harremanak landuz euskara herria eraikitzen ari gara.
“HIRURAK BAT ELKARTEA”, Bortziri, Malerreka, Bertizarana, Baztan, Urdazubi-Zugarramurdin zerbitzuak euskaraz ematen dituzten landetxeez osaturik dago.

Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finalerako bi sarreren zozketa!!
Martxoaren 20ean eginen den Nafarroako BertsolariTxapelketaren finalerako bi sarrera zozketatuko ditugu gure erosleen artean.
Epea: erosketa martxoaren 18 baino lehen egin beharko da.

 

Jaio berriak

Euskararen mundura heltzen diren jaioberrientzat opari bereziak prestatu ditugu sehaska batean bildu edo banaka eramateko; txanodun eskuoihala, lerde zapia (“Euskararen goxoa, haurraren janari”), jaio berrien liburua, bainuontzirako liburuxkak, “Egizu lo” CD eta liburuxka, Haur hizkera liburua (gurasoentzat). Ongi etorri euskararen mundura!!

 

Haurrentzako txokoa

Etxeko txikienentzat txoko apartekoa prestatu dugu liburu, disko, DVD, jostailu, CD-Rom eta Pirritx eta Porrotx pailazoen lan guztiekin. Espresuki haiei zuzendutako materiala ikastolaz kanpo euskaraz bizi eta gozatu ahal izateko.

 

Opariak

Lagun, senitarteko edo ezezagun bati oparia erosi eta idei faltan baldin bazaude begirada emaiozu honako zerrendari. Adin, gustu eta poltsiko guztientzako opariak ditugu: bitxiak (zintzilikarioak, belarritakoak, eraztunak, eskumuturrekoak) txapak, giltzatakoak, euskal erlojuak, esku pilotak, egutegiak, portaerretratuak, zeramikazko irudiak, txotxongiloak, intsentsua, katiluak, kandelak, zeramikazko platerak eta lorontziak, Iruñeko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa, egurrezko kaxak, afixak…

 

Liburuak

Karrikiri elkartean arreta berezia eskaini diogu beti euskal sortzaileen lanei eta hori dela eta, liburuen atalean, urtero karrikaratzen direnen aukeraketa bat aurkituko duzu; nobedadeak, hizkuntzarekin zerikusia dutenak eta euskara eta kirola gaia jorratzen duten liburu fitxa bereziak.

Dena dela, horien guztien artean zure gustukoa aurkituko ez bazenu, esaguzu zeinen bila zabiltzan eta lehenbailehen eskuratzen saiatuko gara.

Ertzeko zatiak
Jon Sarasua. Ertzeko Zatiak
Jon Sarasua bertsolaria, linguista, eta orain kronista. Hego hemisferioan  bost urte lan egiten eta bidaiatzen  pasa ondoren, bizitutako testigantza eskaini digu. Liburuan lurgabeko nekazariak, indioak, txiroak, herri xumeak dira benetako protagonistak. Ez dago errealitate osatu bat, baizik eta bizitzaren zatitxoak, bizipozaren puskak, mundua ulertzeko moduak, gure errealitatetik oso urrun dauden kulturak eta gizarteak. Agian gure gizartea hobetzeko balio lezakeen testigantza.


Gotzon Barandiaran. Errotik
1980an Espainiako gobernuak Bilboko Euskalduna ontziola birmoldatzea erabaki zuen, 246 langile ziren eta 200entzako tokia besterik ez zegoen. Langileen erantzuna tinkoa izan zen baina poliziaren eta gobernuaren portaera ere oso, oso gogorra: egunero liskarrak, atxiloketak, zaurituak…Gotzonek ahalegin polita egin du, euskal langileek jasan zuten lan birmoldaketaren lekukotasuna emateko. Langileriaren borroka ahazturik ez gelditzeko idatzita dago liburua, eta hori eskertzekoa da.

Joseba Sarrionaindia- Idazlea zu zara
Joseba Sarrionandia. Idazlea zu zara, irakurtzen duzulako
Tentazioa izan dezakegu mikro-ipuinak osaturiko liburu hau haur literatura sailetan kokatzeko, baina berdin sartu ahal dugu nerabeen, gazteen edo helduen literaturan.
Bere hizkera poetikoak, estilo atseginak eta gozoak eramango gaituzte gure barruko mundutik kanpoan dagoenari begiratzera, haurrek hain erraz ikusten duten errealitateari buruzko hausnarketa pertsonala egitera. Sarrionandiak historia guztiak, gurea ere bai, berridaztea proposatzen digu, gu ere idazleak baikara.

Kevin Heredia-Hor hago Kevin?
Kevin Heredia. Hor hago Kevin?
Nor da Kevin?. Ideiarik ez, izen horrek atzean ezkutatzen duenaren anonimotasuna ongi zainduta dago, hamaika giltzaren pean gordetako sekretua da. Kevinek aurpegia emateko gaixotasun kronikoa omen dauka, eta idazlea pertsonaia bilakatu zait. Bere izaerara hurbiltzeko irakurleok dugun bide bakarra bere lan literarioa da, eta hara non fikzioa besterik ez dudan aurkituko esku artean dudan liburu honetan.
Liburu honek lortu du irakurleen eta kritikaren onespena, eta hori ez da gezurra, egia borobila baizik!

Jauzika
Bizente Serrano Izko. Jauzika
Barrenak jaten zizkion ezin egona ahitzeko, Bizentek aforismoak idazteari ekin zion. Bi urte pasa du bere webgunean bere kezkak plazaratzen aforismoez baliatuz. Orain bildu ditu eta eskaini dizkigu bitxi zoragarri hauek. Guk ere gure hausnarketa pertsonala egiteko, idazleak iradokitzen duenaren haratago joateko. Ez da poesia baina modu berean poliki-poliki  dastatu behar dira, tantaka, eta gure buruari astindu ederra emango diogu.

Babeli Gorazarre
Patxi Baztarrika. Babeli gorazarre
Patxi Baztarrika euskalgintzan ez da heldu berria. Hizkuntzarako sailburua izan da eta bere ardura pean osatu zen “XXI. mende hasierako hizkuntza politikaren oinarriei buruzko gogoeta”. Haren ustez hizkuntza Babela ez da madarikazio bat, bedeinkazioa baizik. Pentsamendu hau defendatzeko idatzi du liburua, eta gu agian ez gaude ados bere proposamenekin baina liburua oso interesgarria iruditzen zaigu, eztabaidatzeko bidea irekitzen duelako.

 


Patziku Perurena. Goizuetan bada gizon bat
Mikel Laboak bere kantarekin, XVIII. mendeko bertsoetan jasotako gertaera latza betirako txertatu zuen gure mitologian. Orain Patzikuk historia hura hartu eta aztertu du, honen inguruan dagoen informazio guztia, ñimiñoa ere, biltzen aritu da azken 25 urtetan. Gertaeraren ertz guztiak aztertu ditu, eta bidenabarrean mende horretako Euskal Herriaren txoko bateko bizi modua kontatzen digu.

Autokarabana
Autokarabana. Fermin Etxegoien
Askok bizkarrean bizitzaren motxila daramagu, hantxe amodioak, pozak, etsipenak sartzen ditugu. Nobelaren protagonistari motxila txikia geratu zaio eta autokarabana bat behar du. Batzuetan iduriko zaigu pertsona maitagarria, bestetan alproja, gorrotagarria. Pertsona guztiak bezala kontraesanez beterikoa. Istorioa ongi garatua, oso sinesgarria; konturatu gabe harrapatzen zaitu,  ahalik eta azkarren irakurri nahi duzu. Merezimendu osoz eskuratu du aurtengo kritikaren saria liburu honek.

Izan bainintzen Nafarroako errege
Izan bainintzen Nafarroako Erregea. Aingeru Epaltza
Aingeru Epaltza ez da idazle berria. Aspalditik ezaguna dugu eta bere ibilbide literario oso luzea da, Nafarroaren izaeraz anitz idatzi duen idazlea izanik. Azken boladan “Erresuma eta Fedea” izeneko trilogian murgilduta dago eta dagoeneko bere bigarren atala, “Izan bainintzen Nafarroako Erregea”, argitaratu du Elkar argitaletxearen eskutik. Lan honetan Iruñeko idazleak Vianako printzea Enrike Borboikoa, hugonoteak, Frantziako koroa… horiek guztiak ekartzen dizkigu gogora, gure historia nola izan zitekeen nobelatuz.

Kondesa esku guria
Kondesa esku-guria.
Milea Augus-Fernando Reyren itzulpena
Argitaletxe berri bat jaiotzea pozteko motiboa baldin bada, are gehiago Iruñekoa izanik. “Denonartean” da gure hiriburuan sortu berri den argitaletxe berri hau, eta agur gisa, Milena Augusen “Kondesa esku-guria” itzulpena plazaratu du. Genoako idazle honek ilusioa eta desilusioaren bidetik eramaten gaitu, ilusioa bizitzaren motorra, ilusioa bizirik diraun gauza bakarra dela adieraziz. Milena Augusen lanak 26 hizkuntzatara itzulita daude, eta hau, bere laugarren eleberria, Fernando Reyk euskaratu du.
De rerum natura 3
De Rerum Natura 3. Patxi Huarte
Egunero Berria jasotzen dudanean atzeko orrietatik hasten naiz irakurtzen, bilatzen dut Zaldi Eroaren komiki-tira, niretzat modu egokiena egunari hasiera emateko, irri batekin. Nire buruari galdetzen diot gaur zer pertsonaiak hartuko duen protagonismoa. Napoleon (Patxi Lopez), ala Braveheat ( Ibarretxe), Gizon jakintsua eta M´ongolori apika, The organization ote…? Ziur nago denok disfrutatzen dugula Patxi Huarteren marrazkiekin. Ba duela gutxi “De Retrum Natura 3” argitaratu da, bere azken komiki bilduma, eta aurreko biekin bezala geure buruaz, politikarien ergelkerietaz, gaurkotasunez…trufatzen da, eta hori oso osasungarria da.<

Nasreddin
Nasreddin
. Pablo Sastre
Nasreddin Anatolian bizi omen zen, XII. eta XV. mendeen artean. Esan dezakegu gure Peru edo Pernando Amezketarraren parekoa dela. Pertsona baino garrantzitsuagoak dira jasotako historia barregarriak, kontatutako txisteak eta pasadizoak, adarra jotzea... Bizitzeko modu bitxi hura Pablo Sastre idazleak ekarri du gurera eta Josemi Goyenagak egindako marrazkiekin osatu du liburua. Ezin dut esan haur literatura edo publiko zabalenentzat denik, baina ziurtatu ahal dizuet oso entretenigarria dela, eta barre egingo duzuela.  


Azken boladan euskal literaturan joera berria indartzen ari da, alegia argitalpen interesgarrien guztiak Durangoko azokarako atera beharrean, batzuek apirilaren 23an ospatzen den liburuaren egunean argia ikusten dute. Hemen duzue hiru proposamen. “Galerna” Iratxe Esnaolaren lehenengo lana da eta horrekin Agustin Zubikarai saria irabazi zuen. Enbata badator eta lau pertsonaiek bizi duten galernak eztanda egiten du.   Eider Rodrigezek, berriz, XI. Igartza saria eskuratu zuen, “Katu jendea”, zazpi istorio biltzen dituen bere hirugarren liburuarekin. Bukatzeko, “Ospitalekoak” nobelarekin hurbiltzen zaigu Euskal literaturatik aspaldian urrundua zen Mikel Antza. “Ez da harritzekoa espetxeek lantegi eskola, kaserna eta ospitaleen antza izatea”. Hau da  Mikelek egiten digun gonbitea.


IKAS Iparraldeko argitaletxeak gustukoa omen du otsoa, zeren eta bere azken hiru titulu berrietan otsoa baita protagonista. Estatu frantziarreko literaturatik asmo pedagogikoz idatzita hartutako ipuinak dira. IKASek, ohi bezala, liburuen itxura zaindu du, irudiak oso, oso politak dira, eta itzultzaileek Jean Louis Davant euskaltzainaren laguntza izan dute testuaren kalitatea zaintzeko. “AMI-AMI”, “Harri eltzekaria” eta “Axuri bihurria”; hiru ipuin gure barnean ditugun izuak deuseztatzeko, gure seme-alabekin gozatzeko eta amets gozoak izateko.


Hitanoa mintza hadi, lagun!. Ritxi Lizartza
Euskaldun askoren kezka da hitanoren galera, hiltzeko zorian omen dago. Kezka horri erantzun nahian, hika egiten ikasteko eskuliburu hau idatzi du Ritxi Lizartzak. Liburu honek Euskaltzaindiak araututako eta emandako gomendioei jarraitzen die. Metodo honekin batera ariketa eta galdera guztien erantzunen liburuxka eta audioa eta bideoa, DVDa, datoz.
Orain ez dago aitzakiarik, metodo honekin hitano denokikasi eta ezagut baitezakegu.


Bertsolaritza oso indarturik dago, azken urteetan euskal jendeak antolatutako txapelketei emandako erantzuna besterik ez dugu ikusi behar. Baina bertso sorkuntza ez da txapelketetara mugatzen, musikarekin moldatu dira bertsoak, mahai jokoa, DVDak, aldizkariak, liburuak... Lanku (Bertso zerbitzuak) komertzializatzen ditu produktu hauek, “Gu eta Gutarrak” CDa, “Hitzen Lapurra” ipuina, Txapelketen DVDak, “Mainontzi” mahai jokoa… eta KARRIKIRI EUSKAL DENDAn aurki ditzakezu.


Jantzi beltz bi. Josu Penades
Josu Penades Bermeon jaio zen, 1962an. Orain Iruñerrian bizi da eta bertan lan egiten du. Agian gure artean ez da oso ezaguna baina dagoeneko, saiakera, eleberria eta kontakizunak jorratu ditu. “Jantzi bi beltz” du izena bere azken lanak. Narrazio honetan, hil zorian dagoen ama baten eta alaba drogazalearen arteko komunikaziorik eza eta beren arteko harreman korapila­tsuak azal­tzen dira, bai eta amak nola bilatzen duen alabarekiko komunikazioa eta dion maitasuna ere. Historia gordina baina tragedian erori gabe idatzia, errez irakurtzen da. Ez zara damuko irakurtzen baduzu.


Hiru otso
. Ikas argitaletxea
Iparraldeko Ikas argitaletxeak, euskal pedagogia zerbi­tzuak, Uztaritzen du egoi­tza. Duela gutxi “Hiru otso” izeneko trilogia argitaratu du:
Hiru xerri ttipiak.
Otsoa, axeria, eta ahuntzak.
Otso gosetua.
Hiru ipuin hiru liburutan, eta haiekin batera CD bat, hiru ipuinak entzuteko.
Trilogia honek balio pedagogiko handia dauka eta horrez gain iparraldeko euskaraz moldatuta dago. Gure seme-alabak otsoaren mundu magikoan murgiltzeko eta amets politak egiteko.


Londres Kartoizkoa da.
Unai Elorriaga
Joan den urtean “Londres kartoizkoa da” Unai Elorriagaren azken lanak argia ikusi zuen. Historia geografia zehatzetik at gertatzen da, ez dakigu zein herritan, baina badakigu per­tsonaiak diktaduratik atera berriak bizi direla, eta haiekin batera, diktaduraren ondorioak eta oroitzapenak, torturak, desagerpenak, burugabeko legeak, beldurra , traizioak… eta diktaduren paranoia. Liburuan azaltzen diren pasarte asko oso hurbilekoak egingo zaizkigu.


Haur literatura.
Kalandraka eta Pamiela argitaletxeak
Kalandraka Galiziako argitaletxeak arreta berezia eskaintzen dio haur literaturari eta azken urteetan katalogo luzea osatu du. 2007an Iruñeko Pamiela argitaletxea hasi zen Kalandrakaren haur-liburuak argitaratzen. Dagoeneko hamar dira kaleratutakoak, baina oraingoan pasa den urtean soilik argitaratutakoak aipatuko ditugu: “Amets handi bat”, “Txerritxo” eta “Zirkua amets”. Eta zer aurkituko dugu ipuin hauetan? Bada, marrazki ezin politagoak eta historia zoragarriak. Baietz gure seme-alabek amets goxo izango dutela!

 

Musika

Euskal musikarien lanentzat ere txoko berezia gordetzen dugu gurean; azken nobedadeak eta gure aukera kuttunenak agertzeko.
Horien artean bilatzen ari zarena aurkitzen ez baduzu, esaguzu eta ahal bezain fite eskuratzen saiatuko gara.

Gau hotzenean ere
Olatz Zugasti. Gau hotzenean ere
Mordoxka dira pasatu diren urteak, baina jada Olatz Zugasti harpajolearen azken lana karrikan da. Bere ahotsa maite dutenek izanen dute non ase,"Gau hotzenean ere" goxatzeko moduko kantu bilduma baitugu. Harpaz gainera, Mixel eta Caroline Philips-en lan fina izan du alboan eta ezin aipatu gabe utzi ere Orioko ikastolako gaztetxoek Oria ibaiari eskainitako kantu berezia, “Kantaita" irratsaioan sintonia izandako Vartina taldearen kantua maitasunez abestu baitute. Olatz Zugasti musikari eta kantariaren lana jarraitu duzuenontzat, hona hemen merezi duen sorta goxoa.

Gose III
Gose. Gose III
Arrosaz jantzita datoz oraingoan arrasatearrak. 2004an beren lehen lana argitaratu zutenetik, lau izan dira kalea ikusi duten lanak. Azken honetan Ines, Iñaki eta Osoron taldekideez gain, Bonberenea txaranga, Gari eta Petti bezalako artistak izan dituzte bazkalkide.
Belarrietatik ez ezik, begietatik ere sartzea garrantzitsua omen denez, hona hemen tripazorriak baretuko dituen bazka bizia. GOSEak dagoenarentzat doinu sorta ederra beraz, eta guztien artean bereziki aipatzekoa Ines, Gari eta eskusoinuak osatutako "hirukotea"...”Izaren artean,jolasean biok lokartu arte”.

Zea Mays- Era
Zea Mays. Era
Bizkor eta sasoian da Zea mays talde bilbotarra. Ruben, Asier, Iñaki eta Aiorari energia darie "Era" lan bikainean. Euskal rokaren oholtzan den kantari dotoreena izanen da akaso Renteria anderea, ahots indartsu bezain delikatua duen musikaria.
Urteak ez omen dira alferrik pasatzen eta oraingo lan honetan heldutasunera ere iritsiak direla nabaria da. Soinu propioa eta bihotzez egindako kantuak ditugu entzungai, emozioak berotutako hitzak, "Bularreko itoginean" edota "Negua joan da ta" kantak esaterako. "Grabitatearen aurka" aritu ondoren, hemen da "Era" lana. Ea bidea merezi bezain polita duen.
www.zea-mays.com

Bide Ertzean- Don Inorrez
Bide Ertzean. Don Inorrez
Bide ertzean proiektua une gozoa ari da bizitzen. “Leidor sessions” zuzeneko hartatik jada hemen da Ubedatarren azken erditzea; "Don inorrez" izena jarri diote Andoaingo Garate estudioetan grabatutako azken diskoari. Ohikoa duten moduan, ongi landutako kantuak eta dotoreziaz jantzitako erritmoak. Patxadaz eta ongi pentsatuak dira cd-a osatzen duten hamahiru piezak. www.bidertzean.com

eta tira eta tunba
Joseba Tapia. Eta tira eta tunba
Joseba Tapia, trikitia mundu garaikidera egokitzen aintzindaria izan dugun musikariak iada karrikan du bere azken lana. Gerra karlistetako 22 bertso sorta musikatu ditu "Eta tira eta tunba" diskoan; karlistek idatziak batzuk liberalenak besteak. Harrituta omen dago Buenos Aires auzokoa nolatan inork ez dion aurre hartu.  Azken emaitzari "txaranga usaina" eman dio trikitilariak, haize tresnak nagusi izan dira moldaketetan. Oraingo honta infernuko auspoa deitutakoak astinduko dizkigu bazterrak baita gure arreta piztuko ere. Eta urriaren 19an aurkezpena eginen du Karrikiriko gure dendan.
baldi
Maddi Oihenart eta Juantxo Zeberio.
Baldi
Hemen da zain eduki gaituen lana, jada karrikan da Maddi Oihenart eta Juantxo Zeberiok elkarlanean osatutako bilduma berezia. Baten piano gozoa eta bestearen ahots ederrak ederki uztartu dira doinu kasik magikoak sortuaz. Eta ezin ahaztu Txema Garces kontrabaxuan eta Pello Ramirez txeloa jotzen izan dituztela ondoan. Beraien hitzetan disko samurra osatu omen dute, poesiak eta musika tresnen biluztasunak bidea eman diote Oihenart anderearen ahots garbi eta pertsonalari. Gure hitzetan, berriz, hunkigarria.

Aiko. Urraska
Aiko
. Urraska
Aiko musika eta dantza tradizionalaren mundua ezagutarazi, ulertu, irakatsi, bultzatu, garatu, herrikoitu eta gureganatzeko sortua den musika eta dantza maisuen talde bat da. Oraingo honetan, dantza tradizionalaren lan pedagogiko-didaktiko berri hau eskaintzen digu: Urraska. Dantza jauziak Sagasetaren bidetik. Nevadako Unibertsitateko Eusko Ikas-kuntzen Zentroak argitaratutako lan honetan, tradizioz hel-du zaizkigun jauzi edo muxiko guziak topa ditzakezue hainbat osagairekin: liburua, 2 CD, DVDa (bideo eta datuekin) eta poltsiko-liburua jauzien urra­tsekin. Gure dantza-eskoletan eta erromerietan ezinbestekoa bihurtu den errepertorioaren atal bat osatzen duten Jauziak edo sauts-basques-ei eskainitako lan monografikoa dugu hau, beraz dantza egitea gustuko baduzue, honatx aukera polita entrenatzen hasteko.

sparteens
Sparteens. Gure bizitza osoko kantuak
Espartinak etxean utzi eta zapata "yeye" dirdiratsuak jantzi ditu taldeak oholtza gainean.80 hamarraldiko "Ikusi eta ikasi", "Good save the Queen" eta "Zu atrapatu arte" bezalako kantuak birmoldatu eta koloreztatu dituzte mugaz bestaldekoek. Euskal musika garaikideak umorea eta alaitasuna behar dituela uste duenak hemen du adibidea, noski beti ere txukun egindako lana dugu ondoko proiektua. "Gure bizitza osoko kantuak", horrelaxe baitira Sparteens taldeak bildu eta egokitu dituenak. God save the sparteenssssssssss!!!

hiru. Stupenda Jones
Stupenda Jones. Hiru 
Bakero komedia batean aurkitua omen da STUPENDA JONES izena, Sakanako "Saloon"etan jotzen hasi eta biribildu zen proiektua. 2004 hartatik jada ez dira lau musikari, hiru baizik, horretatik azken lanaren izena "Hiru". Ohiko duten moduan erritmo bizi eta indartsuak bildu dituzte, ez punk, ez heavy ezta rocka ere, estilo askotakoak dira Stupenda Jones-ek sortu dituen hamaika abesti. Energiaz beteak diren doinuak maite dituenak, beraz, gozatu ederra hartuko du taldearen azken lana entzunda. Hori bai... aukera duenak, hobe zuzenean sentitu...

Zuzenean-En Concert
Jen Pierre Luro, Jean Bordaxar, Robert Larrandaburu eta Jean Noël Pingüe. Zuzenean – En concert

Azken boladan maiz ikusi ditugu elkar hartuta Jean Bordaxar eta bere lagun taldea, xahar nahiz kantu zuberotar berriak “a capella” ematen zuzenean. Lau ahots ederrek osatzen dute lagun artea; Jean Bordaxar, Jean-Pierre Luro, Robert Larrandaburu eta Jean-Noël Pinque dira ahotsa jarri eta kantuak moldatzen aritu diren kantariak. Elkar etxeak karrikaratu du "Zuzenean- En concert" izena hartu duen bilduma txukun hau. Zuberoa eta Pirinioetako urrinak behar bezala gozatuko dizkigu belarriak lan honen bitartez; gomendagarria, beraz, kantu molde tradizionala gustukoa duen ororentzat.

Esne Beltza. Noa
Esne Beltza
. Noa
Esne beltzak taldearen bigarren diskoak NOA du izena. Xabi Solanok infernuko auspoa astindu eta doinu elektronikoak lagun dituela osatu du lana. Fusioaren aldeko apustu hau munduan zehar, batera eta bestera ibili du trikitilariak. Jamaika edota Beirut bezalako herrialdeetan grabatu ahal izan ditu hainbat pieza kolaboratzaile sare ederraren babesa ere jasoaz. Aldarrikapen oihuak eta festarako doinuak uztartzen dituen CDa "Baga-biga" argitaletxeak karrikaratu du modu txukunean. Esnetan bustitako cumbia, ska, reggae eta rocka dastatu nahi dituenak hona hemen otamen goxoa.

Kerobia. Ontziak
Kerobia
. Ontziak
Ontziak lana argitaratu berri du Kerobia talde iruindarrak. Azken lanek erakutsi bezala, abileziaz heldu diote azken bildumari. Euskal musikaren panoramari ekarpen benetan interesgarria egin dio taldeak azken urte hauetan. Zabor eduki ontziek maiz gordetzen dituzten altxor txikien modura sortuak dira kantuak."Amerika","Belgrado" eta "Dena hasi zen bezala" piezek giro hunkigarria sortzeko ahalmena dute.
“Materia organikoak” lehenik, “Papera eta kartoia” ondoren eta “Ontziak” azkenik, trilogia bikaina Kerobiarena. Gora, beraz, birziklatzea!


Pello Ramirez. Eskuz lurrari
Musika, konposizioak eta moldaketak, horren guztiaren ardura izan du Pello Ramirezek bere azken bidaia musikalean."Eskuz lurrari" hartu du izena Elkar argitaletxeak karrikaratutako bildumak. Egilearen bigarren lan honetan eskusoinua, txeloa eta pianoa izan dira ardatz, zenbaitetan, hori bai, ahots koro bat ere lagun izanen duelarik. Doinuen energiak eta dotoreziak giro partikularrean murgilaraziko gaituzte, itsasoa, sua edota haizearen laztana hurbil sentituaz. Esan bezala emaitza ederra eta maitasun osoz egina Pello Ramirez musikariak eskaini diguna.


Joseba Irazoki. Euria ari du
Euria ari du, Joseba Irazokiren azken lana kalean da jada, Beran sortutako doinu kolore anitzak. Horren adibide dira kartoizko kaxan goxo bildutako hamar pieza hauetxek, folk berria edota bestelako zakuetan sar ez daitezkeenak. Lan pertsonal eta delikatua proposatu digu ohiko duen moduan Bidasoako sortzaileak. Etxeko epeltasunean eta aduanan grabatua omen da 2009ko udazken euritsuan. Guardasola aproposa topatuko dugu, beraz, ederki landutako lan berezi honetan.


The new jazz voices ensembleMikel Gaztelurrutia
Eibarko piano jolea gaur egun Iruñeko Pablo Sarasate Kontserbatorioan ari da irakasle. Oraingoan, ordea, ez ohiko erronkari aurre eginez, laukotea osatu eta errepertorio aberatsa aurkezten digu; The police taldearen "Roxanne" zoragarriarekin hasi eta aita Donostiaren "Oinazez" piezarekin bukatu. Jazzaren munduan beste behin ere egindako ekarpen erakargarria eta berritzailea Soraluzeko "Errabal" zigiluak ekarri diguna. Iruñean sortutako jazz doinu printza berriak, "The New Jazz Voices Ensemble" proiektuak eta Gaztelurrutia piano joleak elkarlanean sortua.


Barrenence Withfield eta Petti & the Blodyhotsak
Boston eta Bidasoa lotzen dituen bidean egin dute topo Barrence Withfield eta Petti musikariek. Doinuen hizkuntzak oztopoak gainditu ditu eta lanerako tresna nagusi bilakatu dute "The Blodyhotsak" proiektuan. Biak hala biak oso kantari ezberdinak izan arren, ohitura handia dute estudioan sartu eta bestelako musikariekin erritmoak landu eta uztartzeko, eta horrek gauzak erraztu eta arindu egin ditu lana biribiltzeko orduan.
Aipatu beharrekoa da ondoan izandako babesa eta giro ezin hobea, bertan bildu baitituzte Joseba Irazoki, Iñaki Guantxe, Beñat Irureta eta Juancar Blody Mary.
Anaien arteko besarkada, beraz, Gaztelupeko lagunek proposatzen digutena.

Haizea garizumakoa
Haizea Garizumakoa. Ruper Ordorika
Ruper Ordorikak New Yorkeko bere aspaldiko lagunekin grabatu du azken lana, “Haizea Garizumakoa”. Musika goxoa, testu landuak, eta Mikel Laboari eskainitako omenaldi txiki bat aurkituko ditugu CD honetan. Ruper aspalditik ezaguna dugu eta badakigu ez digula huts egingo lan berri honekin.


Euskal oreoak. Bizardunak
Talde iruindarrak "Euskal oreoak" kantu sorta atera berri du. Lagun taldea zena, laster bildu zen proiektu honen inguruan, nahiz eta guztiak musikaren munduan ibilbide luze xamarreko kideak ditugun. Bederatzi lagunek hartu dute parte Irlandarekin maitemindutako doinuak nagusi diren proiektu honetan; The Pogues taldearen erritmo euskaratuak nabarmen­tzen direlarik. Azkarate estudioetan eta Kaki Arkarazo teknikaria buru zutela grabatua izan zen asteburu bakar batean eta lan jardun hartatik sortu da "euskal oreoak" hiru kantu bikainek osatzen duten erritmo ganberroa. Emaitza txukuna dudarik gabe eta proposamen interesgarria beraz alaitasuna ta jaiaz gozatzeko gogoak dituen edonorentzat.


Elektro flak utt
. Flakutt
Historiaurreko erritmoak garaikideekin nahastuz, horrelaxe burutu dute Flakutt proiektua, txalapartaren unibertsoa anitza eta ugaria dela erakutsi digute talde honen inguruan bildu diren iruindarrek."Elektroflak utt" hartu du izena Gaztelupeko hotsak zigilupean argitaratutako lan honek. Egunerokotasunean arreta handirik gabe eta kasik oharkabean entzuten ditugun doinuak eta erritmo elektroniko dantzagarriak, guziek dute tokia FLAKUTTen babesean.


Payola.
Berri Txarrak
“Payola” Mexikon oso erabilia den hitza dugu, irrati formulei emandako eskupekoei ematen dieten izena. Lekunberrikoek sortu duten azken bilduma honek hamaika kantu ekartzen dizkigu, "folklorean" hasi eta "jainko ateoa" piezan bukatzen den txuri beltzezko bidaia; zenbaitetan gordin eta bestetan, aldiz, xamur. Guztia ongi lotua eta nahastua izan da Chicagoko "electrical audio" estudio ezagunean, Steve Albini soinu teknikariak sistema analogikoan grabatuta eta borobildua.

 

Euskal jantziak

neurri guztiak 0-52,
burutik oinetara

buruan txapelak, zapiak

gorputz-enborrean
atorrak hainbat koloretan, brusoiak, borregoak, kaiku laukidunak , txalekoak (urdinak, granateak, beltzak, urdinak...), txaketa
urdinak (lauburuak, ezkutuak), artilezko xalak (berdeak, granateak, beltzak, urdinak...), gerruntzeak hainbat koloretan

  

gerrian
gerrikoak
 (koloredunak eta beltzak), mandarrak (hainbat neurri, kolore eta prezio), gonak (hainbat modelo, neurri, kolore...), galtzak (marradunak eta urdinak)


oinetan

abarkak (gomazkoak: 20tik gorako neurri guztiak; larruzkoak: 16tik gora), galtzerdiak

 

Kaleko arropa

umeak, gazteak, helduak
burutik gerrira
0tik XXLra

 

Dantza taldeentzako materiala

LIBURUAK


EUSKARAZ
Euskal dantza-sinboloen Inguruan. Juan Antonio Urbeltz
Atondu. Ane Albisu
Dantzaren erreforma Euskal Herrian. Joxe Miel Bidador
Neguko festak (Bertan 1). Juan Garmendia
Udako festak (Bertan 14). Juan Garmendia
Gipuzkoako dantza-maisuen taula gimnastiko-koreografikoa (Jira galdua 1) liburua+Cd. Ikerfolk
Panderoa: historia eta metodoa (Jira galdua 2) liburua+Cd. Ikerfolk
Aintzineko püntiak(Jira galdua 3) liburua+Cd. Ikerfolk
Bizkaiko trikitrixa. Xabi Aburuzaga
Panderoko metodoa. Cuevas/Martinez De Guereñu
Soinu txikirako kantak I. Jainaga/Zabaleta
Soinu txikirako kantak II. Jainaga/Zabaleta
Soinu txikirako kantak III. Jainaga/Zabaleta
Soinu txikirako kantak IV. Jainaga/Zabaleta
Zumarragako trikitrixak + Cd. Aintxine Mendizabal Aranburu
Epelde, mende baten soinua+Cd. Xabier Gantzarain
Sakabi, soinu txikiaren handitasuna+ Cd. Iñigo Aranbarri
Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak +Cd. Xabier Amuriza
Elgeta, sasiaren sustraiak+Cd. Koldo Izagirre
Gelatxo, soinuaren bidai luzea+Cd. Pako Aristi
Ondarroako dantzak. Luis Etxaburu (Latxanbre)
Nafarroako ihauteriak. Tibero Otermin
Zahar Berri (partiturak). Xut Fanfarrea
Dantza kopla zaharrak (Laratz-Ahozko literatura bilduma 6). Jabier Kalzakota Elorza
Urteurren baten inguruan. Andra Mari Eusko Dantzari taldea
Gernika-Lumoko urtaroak (+CD). Elai-Alai Dantzari Taldea
Lezo dantzari (Murixka eta aurrekoak)+DVD. Joxe Juan Ugalde Ordoki

ELE BIZ
Euskal Herria eta festa. Juan AntonioUrbeltz/Santiago Yaniz
Trajes en papel. Euskal Museoa
Costumes sur papier. Euskal Museoa
Boladaz pasatuta/pasado de moda. Euskal Museoa
Danzas de Bizkaia/Bizkaiko dantzak. J.L. Etxebarria Y Goiri
Trikitixa. Rafael Agirre
Gipuzkoako dantza/Danzas de Guipuzcoa. Juan Ignacio de Iztueta
Ama Lur (+DVD). Nestor Basterretxea eta Fernando Larruquert

GAZTELERAZ
Danzas Morris, origen y metáfora. Juan Antonio Urbeltz
Danzas tradicionales de Navarra. J.M. Jimeno Jurio
Calendario de fiestas y danzas tradicionales. Kepa Fernandez De Larrinoa
Invitacion al estudio de la danza tradicional en el Pais Vasco. Kepa Fernandez De Larrinoa
Mujer, ritual y fiesta. Kepa Fernandez De Larrinoa
Txuntxuneroak. Carlos Sanchez Ekiza
Fronteras y puentes culturales. Mikel Aranburu
Danzas y bailes de Navarra. Mikel Aranburu
Bailes de espadas y sus símbolos. Juan Antonio Urbeltz
Bailar el caos. Juan Antonio Urbeltz
Musica militar en el Pais Vasco. Juan Antonio Urbeltz
Calendario festivo: primavera. J.M. Jimeno Jurio
Danzas populares de la ribera de Navarra. J.M. Jimeno Jurio
Carnavales de Navarra. Patxi Tiberio/Otermin
Danza en Pamplona. Francisco Arraras
La danza. Francisco Arraras
Muskilda y sus danzas. Francisco Barber
Danzas de Euskalerria tomo 3. Gaizka de Barandiaran
Juan Ignacio de Iztueta Etxeberria (1767-1845). Jesus Elosegi
Niebla y cristal (una historia del txistu y de los txistularis). Mikel Aranburu

FRANTSESEZ
Joaldun Et Kaskarot Des Carnavals En Pais Basque. Thierry Truffaut

 

MUSIKA


Ansorenatarren danbolina. Ansorena, Jose Ignacio
Betiko trikitixa. Batzuk
Trikitixa metodoa. Jainaga/Zabaleta
Hi ere dantzari. Oskorri
Kutx ala pil?. Maritzuli Konpañia
Cote Cour..Cote Jardin. Maritzuli Konpañia
Euskal dantzak. Biarritzeko Txistulari Elkartea
Musika erraldoia. Ezpelur Dultzaineroak
Muxikoak eta bertze. Han Hemenka
Xut fanfarrea. Xut Fanfarrea
Aisterrazu da plaza.Batzuk
Lizarrako larrain dantza. Lizarrako Gaiteroak
Izeia.Izeia
Danse des makilaris (Kaseta da). Batzuk
Faustin Bentaberry. Leinua Txaranga
Jauziak eta kontra-dantzak. Burgaintzi Dantza
Herriko dantzak. Batzuk
Otsagiko dantzak. Batzuk
Xuberoko dantza jauziak (2 Cd). Aintzinadariak Atzo Eta Egun
Trikitixa. Laja eta Landakanda
Bizkaiko trikitilariak. Batzuk
Dantzaz ele. Burgaintzi
Jo eta hautsi. Tapia Eta Leturia
Euskal dantzak-danses basques. Cristophe “Kutx” Juste
Zumarragako trikitixa. Zumarragako Trikitixa
Zubia. Patxi eta konpania
Herri musika eta dantza. Aiko
Betiko gaita. Uztaritzeko gaiteroak eta La Nehe harmonie de Dax
Mutxikoak. Aintzina
Zazpi oin, zazpi hots. Kemen dantza taldea
Muxikoak, fandango, Lantzeko ihauteria eta bertze. Patxi eta Batbiru
Bizkaiko trikitixa. Xabi Aburruzaga
Ihauteriak. Burrunka. Gaitas & percussions
Kobreik. Sabino Bikandi+Asier Garcia
Bodarin. Bodarin
Bihurrikeritan. Garikoitz Mendizabal
Errioxatik Sanferminetara. Ezpelur dultzineroak

 

DVD


Otehitzari biraka. Kukaia/tanttaka
Zubia. Patxi eta konpania
Panderoa jotzen ikasteko metodoa. Imanol Urkizu
Ufaka. Gaitak eta Perkusioak
Ama Lur (+liburua). Nestor Basterretxea eta Fernando Larruquert
Mihimena.Arrola dantza taldea

 

Etxerako arropa


Etxeko bi gela garrantzitsuenak, hau da sukaldea eta komuna, janzteko arropa eskaintza oparoa dugu gure dendan. Euskal Linge, Jean Vier eta Paskuet etxeek euren diseinu apartenak eskaintzen dituzte gurean.

Bainuan
eskuoihalak %100 kotoi, hainbat koloretan.
Bideta: 0,30 x 0,50 m
Konketa: 1,00 x 0,50 m
Dutxa: 1,00 x 0,70 m
Bainua: 1,50 x 1,00 m
albornozak %100 kotoi,
Hainbat koloretan.
(2 urtetik - 100 urtera)
ispiluak, kandelak...

 

Sukaldean
Mantelak: 2,00 x 1,60; 2,50 x 1,60; 3,00 x 1,60-, borobilak, banakakoak
Eskuzapiak, zamau-babesak, sukaldeko zapiak, ogi poltsak, mandarrak,
eskularruak, katiluak, edalontziak, hautsontziak...

Iruñeko UdalaEusko JaularitzaUdalbide-Udalbiltza