
Bertsolaritza Txapelketak bere 39.edizioa beteko du aurten eta hainbat berrikuntza dakar. Aurtengo edizioan 27 bertsolari arituko dira txapela jantzi nahian, iaz baino bi gehiago eta parte hartzaileen artean lau bertsolarik lehen aldiz hartuko dute parte. Bestalde, finala lekuz aldatuko da, izan ere jende aunitz hurbildu baitzen iaz Elizondoko Lur aretora eta txiki gelditu zen, hainbat jende sarrera gabe gelditu zelarik. Horregatik, aurten finala Lesakara itzuliko da. Nabarmentzekoa da, gainera, martxoaren 7an Atarrabian jokatuko den finalaurrekoa, Paz de Ziganda ikastolarekin elkarlanean antolatuko dena, Nafarroa Oinez kultur egitarauaren barrenean.