Heldu den larunbatean, apirilak 16, Karrikadantza egitasmo berriari ekinen diogu Zaldiko Maldikok, Euskal Dantzarien Biltzarrak eta Karrikiri Iruñeko Euskaldunon elkarteak. Euskal dantzak karrikara eramateko asmoz sortutako egitasmo berri hau hilero eginen da, hirugarren larunbatean, eta Iruñerriko lagun guztiei zuzenduta dago.