
|
Eta
eskolatik kanpo, zer?
Berri pozgarria da ikustea euskal lerroetara
haur eta gazte asko hurbiltzen direla. Ikasle hauek euskara ikasten
dutenez, hizkuntzaren geroa ziurtaturik dagoela dirudi; areago irakaskuntzarako
baliabide ugari sortzeko gaitasuna daukagunean.
Horren polita eta baikorra al da errealitatea?
Bada, gure ustez, ez. Gazteok ikasi bai, baina erabili oso gutxi erabiltzen
dute eta beren barne mundua adierazteko zailtasun handiekin.
Zertan datza hutsunea?
Iruñerriko gazte gehienek euskararekin duten harremana eskolara
mugatzen da eta bertan jasotzen duten euskara eredua euskara formala
da; hots, eskolari dagokiona. Eskolatik kanpo aurki dezaketen aisialdi
eskaintza euskaraz hagitz mugatua da : gehienetan kirol jardueren inguruan
eta bertan euskararen erabilera ez da lehentasunezko gaia izaten.
Egoera honi irtenbidea aurkitu nahian, Karrikaluze elkartean Kuadrillategi
izeneko egitasmoaren berri(aisialdi tailer bat da lagun koadrilak elkartzeko
eta ongi pasatzeko) izan genuen, duela zenbait urte Lasarte-Orian Pello
Jauregi pedagogi-doktoreak sortua eta Kuadrillategi Elkarteak garatua.
Hona hemen bere ezaugarri batzuk:
- Aisialdi tailer bat da lagun koadrilak elkartzeko eta ongi pasatzeko.
Beren arteko harremanaz aparte, inguruko euskaldun koadrila gazteekin
erlazionatzen dira.
- Gazteak 13-14 urtekoak dira eta taldeka izena ematen dute.
- Derrigorrez, epe bat pasatu ondoren harremana euskaraz garatu behar
dute.
- Dinamizatzaileek, aisialdi-monitoreak izateaz gain, esparru informalean
euskara erabiltzeko eta sustatzeko formakuntza sendoa jaso dute lanean
hasi baino lehen.
- Egitasmo guztiak lehen aipaturiko elkarteko pedagogo baten gidaritzapean
gauzatzen dira. Hark ezarritako helburuen lorpena kontrolatzen du.
Gure herrira ekartzeko asmoz Paz de Ziganda ikastola eta Askatasuna
institutuarekin harremanetan jarri ginen hala nola Atarrabia, Burlata
eta Uharteko euskara teknikariekin; izan ere lehen momentutik argi geratu
baitzitzaigun adin honetako gazteek elkarrekin ikasten dutenez, guztiei
eskaini behar geniela eta ez soilik Atarrabiakoei. Hiru udalen konpromiso
eta babesa lortu ondoren, 2002an lehen taldea sortu zen.
Kurtso osoa eman eta gero bukaera aldera 20 laguneko talde bat heldu
zen, larunbatero ekintza desberdinak buruturik; horien artean interesgarrienak
irteerak suertatu zitzaizkien. Balorazioa eginda gazte guztiek aitortu
zuten beren arteko harremanetan
Karrikaluze elkartearen kolaborazioa |
Roldan
Jimeno
|
Urtebete pasatxo
utzi gintuen arren, Jose María Jimeno Jurio historiagileak hainbat
alorretan eginiko ekarpenak eragin itzela izan du eta izanen du aurrerantzean
ere bai. Horretaz eta UEUk antolatutako haren inguruko topaketetaz aritu
gara Roldan Jimeno bere semearekin.
Berriki UEUk antolatutako Historialari Euskaldunen
III. Topaketetan omenaldia egin zitzaion zure aitari eta bere bizitzan
zehar eginiko ikerketa eta lanez aritu ziren hainbat aditu. Nola joan
ziren saio horiek?
Saioak oso interesgarriak izan ziren. Lehendabiziko aldiz nire aitaren
obraren inguruan jardunaldi akademiko batzuk antolatzen ziren, eta hori
zientifikoki oso esanguratsua da, bere lana Euskal Herriko mundu akademikoak
baloratzen baitu. Hitzaldi batzuk beste batzuk baino sakonagoak izan
ziren, baina hori horrelako topaketetan normala da. Orain hitzaldi horiek
argitaratzea dugu erronka nagusia.
Duela urtebete pasatxo utzi gintuela, baina eginiko ekarpena
eta utzitako ondarea itzela izan da hainbat alorretan: ikerketa historiko
eta antropologikoan, memoria historikoaren errekuperazioan, toponimian,
etnografian, onomastikan, folklorean, artean.. . Zer nabarmenduko zenuke?
´
Arlo asko dira nabarmendu ahal direnak, baina izan duten eraginagatik,
nagusienak lau dira: lehena Erriberako paloteatuen inguruko azterketa,
bere ikerketa hauen ondoren, hainbat dantza-taldek berreskuratu baitzuten
dantza mota hau; gainera, Transizioaren garaian ikerketa hauek garrantzitsuak
izan ziren Erriberako nortasun euskaltzalea hainbat esparrutan aldarrikatzeko.
Bigarrena Nafarroako historia 1917 eta 1939. urteen arteko ikerketak
dira. Tarte honetan eztabaida autonomikoa gauzatu zen Nafarroan, Baskongadekin
bat egitearen afera, alegia. Herriaren nahi honekin Nafarroako eskuindarrak
iruzurren bitartez bukatu zuen. Bestalde, nire aita aitzindaria izan
zen 36ko gerratearen errepresioaren ikerketan.
Euskararen historia da bere hirugarren ekarpenik handiena. UEUko topaketetan
Txillardegik esan zuen nire aita euskararen historiarentzat Koldo Mitxelena
euskal filologiarentzat bezainbeste izan zela. Haren lanekin Nafarroako
euskararen historia, batez ere aro modernokoa, argitu digu.
Azkenik, toponimia dugu. Hau da, nire ustez, bere ekarpenik handiena
eta aitzindariena.
Nafarroako historia ezagutzeko erreferentzia zuzena da Jose María
Jimeno Jurio eta bereziki Nafarroaren sustrai euskaldunari mimo handiz
erreparatu zion eta lan eskerga egin zuen.
Hark ikerketa alor asko jorratzen zituen: historia, toponomastika, etnografia
eta folklorea... eta horrek guztiak Nafarroaren ikuspegi zehatz eta
osatu bat eman zion, eta gure herrialdearen sustrai euskaldunez aritzeko,
ezinbestekoa da ikuspegi anitz hori izatea. Gainera, hark euskal mundua
ikerketaren bidez deskubritu zuen, bere jatorria oso bestelakoa baitzen.
Bere lana gertutik ezagutzeko parada izan duten pertsonek bere
ikerketetan ere jendearekiko zuen hurbiltasuna azpimarratu dute.
Horrek asko lagundu zion. Nolabaiteko magia bat zeukan jendearekin tratatzeko
eta jendearen izaerak eta grinak ulertzeko. Gainera, bere egunean apaiza
izateak izaera hori izatera lagunduko ziola suposatzen dut. Etnografia,
toponomastika eta 36ko gerratearen fusilatuen historiak jasotzeko jendearekiko
hurbiltasun hori ezinbestekoa izan zitzaion.
24 libururen eta ehundaka artikuluren egilea, Euskal Dantzarien Biltzarreko
Ohorezko Lehendakaria, Ohorezko Euskaltzaina, Eusko Ikaskuntzako Manuel
Lekuona sariduna... Curriculum oparoa bete zuen, baina horri
gehiegi erreparatu gabe azken momentu arte lanean aritu izan zen, historiagilea
izan zen.
Langile porrokatua zen, eta oso gutxitan egiten zion tartea patxadari.
Gainera, harentzat ikertzea hobbia zen, eta asko disfrutatzen zuen.
Sariak eta ohoreak ailegatzen hasi zirenean pozik hartzen zituen, baina
batzuetan lanetik deskolokatzen zuten, eta nahiago izaten zuen egunerokotasunaren
lasaitasuna: ikertzea, nire amarekin paseotxoak ematea, eta abar.
Zu zeu ere historiagilea zaitugu. Berak markatutako bidetik
jarraitzeko asmorik al duzu?
Bai, dagoeneko, nire aitarekin batera bi liburu atera nituen, baita
artikulu batzuk ere. Nire doktoretza tesiaren gaiak ere bere ikerketa
lerro eta metodologiarekin bat egin zuen, eta berak goitik behera zuzendu
zidan. Egun nire aitaren lanak berrikusten ari naiz, Pamiela eta Euskara
Kultur Elkargoak bere obra guztiak berrargitaratu behar baitituzte.
|
Ukraina |
Mugan dagoen herria
Munduan dauden ukrainiarrak (ukraintsy) 60 milioi dira gutxi gorabehera.
%75 Ukrainan bertan bizi diren bitartean -herri hartako biztanleriaren
%80 osatzen dute- gainerakoak inguruko herrietan, Europako Batasunean
eta Ipar Amerikan bizi dira. Ukraina hitzak “mugan dagoen lurraldea”
esan nahi du eta Europako bigarren Estatu handiena da. 1991ko abuztuan
independentzia lortu zuen herri honetan errepublika autonomo bat (Krimea)
eta 24 oblasti edo eskualde daude. Hiriburua Kyiv –Kiev- da (2,6
milioi biztanle). Ukrainiarrez gain, Ukrainan beste 128 talde etnikotako
lagunak daude: errusiarrak, poloniarrak, bulgariarrak, moldaviarrak…
Ukrainiera hizkuntza eslabiarren ekialdeko azpitaldekoa da. Hiztunek
elkar uler dezakete errusieraz edota bielorrusieraz dakiten pertsonekin,
baina zenbaitetan ez zaie erraza suertatzen. Dialekto ugariek zerikusi
handia dute errealitate etnografikoarekin eta hiru taldetan bana daitezke:
hegoaldekoa, hegomendebaldekoa eta iparrekoa. Gaur egungo hizkuntza
idatzia XIX. mendean sortu zen eta hiriburuan darabilten moldea du oinarri.
Alfabeto zirilikoa erabiltzen dute.
Biztanleen %66,3k ukrainieraz egiten du; %31,3k, berriz, errusieraz.
Estatuko hizkuntza ofizial bakarra ukrainiera da eta ukrainieraz ari
diren ikasleak gero eta gehiago diren arren, normalean errusiarrek errusieraz
jaso dezakete hezkuntza. Horiez gain, moldavieraz, errumanieraz, polonieraz
eta hungarieraz ari diren ikastetxeak 219 dira.
Ukrainiarrak gurean
Azpimarratzekoa da Iruñerrian dauden ukrainiarren artean emakume
asko daudela. Gehienak neskame lanetan dabiltza; gizon askok, aldiz,
Iruñerriko edo inguruko fabriketan egiten dute lan.
Azken bi urteotan Europako ekialdetik etorri zaizkigun pertsonak 1.000
baino gehiago dira. Gehienak Bulgariatik edo Errumaniatik etorri diren
arren, datu ofizialek diote 2003ko ekainean 317 ukrainar zeudela Iruñean.
Horietako askok euskararen presentzia ikusi eta entzun ahal izan dute,
Iruñeko auzo euskaldunenean bizi baitira: Alde Zaharrean, alegia.
Eta ez dira gutxi Barañainen bizi direnak; bestelako elkarterik
ezean, han dute ukrainiar ortodoxoek topagune garrantzitsu bat: Santa
Luisa Marillac ikastetxeko elizan meza ortodoxoa dute egunero. Sergio
Stasenko apaizaren arabera osotara 3.000 inguru izan daitezke Nafarroan
dauden ortodoxoak. |