07 KARRIKA : 038|2000ko uztaila    <037 | 039>

|IRITZI ARTIKULUA |HEMEROTEKA

 

|IRITZI ARTIKULA

Bisitari, bidaiari, turista… ongi etorri euskararen herrira

Euskal Herrian sartzen denak, are Nafarroan sartzen denak ere, nahasmen handia izan dezake, bide bazterretan ageri diren letreroak irakurrita. Alde batetik etorriz gero, pentsa lezake gurean gauza guztiak bi hizkuntzetan prestaturik daudela; beste aldetik sartuta, ordea, hemen hizkuntza bakarra erabiltzen dugula denok. Iruñera iritsi eta, aldez aurretik zamaturik dakartzan topiko guztiak sinisturik, ez luke atzerritarrak euskaldunok gure herrian bagaren ere antzemango.
Zenbait tokitan, horretaz konturaturik, “Ongi etorri. Hemen Euskaraz bizi gara” gisako agur batez salutatzen dute etorkia. Eta hark herrialdearen irudi zuzena har dezan turismo sistema egokitua daukate; honek garrantzia handia dakar diru aldetik: batetik lanpostuak sortzen direlako, garapen ekonomikoan onura ekarriz, eta bestetik kultur aitzinamendua ahalbidetzen delako. Kanpotarrari eskaintzen zaiona geure nortasunaren erakustaldia baita, hizkuntza barne, jakina, eta nortasun horren indartzea ekar dezake berekin, zorionez. Honetan sakondurik aurkituko dugu “turismo ekolinguistikoa” deitu ohi dena.
Kontrako adibidetzat, gogora dezakegu hemen nola alemanek edo ingelesek, beren kulturaren presioaz eta bakarrik turismoan oinarriturik, beste lurraldetan bertako hizkuntza eta ohiturak aldaraztea lortzen duten, jatorrizko nortasuna atzerrikoaren aurrean makurraraziz. Kontu handiz ibili behar dugu guk ere, Maroko aldean edo Cuban, esate baterako zer gertatzen den ere.
Beste norabidean aipagarri da berriki frantsesez kaleratu den Euskal Herriari buruzko turismo-gidaliburua. Izugarri saldu den gida, “Le Guide du Rourtard” bidaiariei Euskal Herria bere osotasunean erakusteko saioa da, aspektu guztiak –politika, historia, kultura…- bere orrialdeetan biltzen dituela.
Sanferminetan bisitari asko izaten dugu gure karriketan barrena ibilki; hartuko ahal dute horiek ere gure herriaren lekukotasun fidela… guk ere zerbait egin genezake, again, horrela gerta dadin, nahiago baitugu Nafarroako hiriburutik sevillana panpina edo zezen apaingarria baino zerbait bertakoagoa eraman dezaten. Hala zuek ere, ezta?

 
 
Karrikiri Elkartea. Xabier karrika 4 (Gazteluko plazaren ondoan). 31001. Iruñea. Tel.948 225 845. bulegoa@karrikiri.org