![]() |
|
07 KARRIKA : 030|1999ko azaroa <029 | 031>|IRITZI ARTIKULUA |HEMEROTEKA |
|
![]() |
|
|IRITZI ARTIKULA |
|
| |
AB=BA?Zu, zer zara? AB edo BA? Terminook ez dira
gauza bera, kasu honetan ordenak esanahi handia baitu; ez da hain ekuazio
zaila, baina bi aldeek ere balio handia dute. Zu bata edo bestea izan
zaitezke. Zarena zarela, ekuazio horrek, matematikarik jakin gabe ere,
asko esaten ahal digu zure historian buruz, hiztun zaren aldetik bederen.
Eta zera dira: hizkuntza ikasteko jarraitu duzun bidearen adierazleak.
Zeren eta, bi bide baititugu hizkuntzak ikasteko. Etxean, gurasoengandik
jaio eta 1ehen hizkuntzaz euskaraz bazenuen, bidearen A zatia egina
duzu; geroago hizkuntza maila altua iritsi baduzu, trebea bazara eta
euskara kultur hizkuntza baduzu, B zatia ere bai. Hori deitzen dugu
hiztun oso izatea. |
| Karrikiri
Elkartea. Xabier karrika 4 (Gazteluko plazaren ondoan). 31001. Iruñea.
Tel.948 225 845. bulegoa@karrikiri.org |
|