![]() |
|
07 KARRIKA : 028|1999ko iraila <027 | 029>|IRITZI ARTIKULUA |HEMEROTEKA |
|
![]() |
|
|IRITZI ARTIKULA |
|
| |
Guk zeresana badaukaguAzken hilabete hauetan hurrengoak garai
gogorrak izango direla aipatu da hemendik eta handik. Dirudienez, Iruñeko
(eta Nafarroako) euskaldunak euskaraz bizitzeko aukera izan dezagun
lan egiten ari garenok bide aldapatsuagoa daukagu aurrean. Egia esanda,
normalizazio prozesuetan horren garrantzitsua den eragileetariko bat:
administrazioa eta berarekin lotuta dagoen boterea horren nabarmenki
euskaldunen eskubideen kontra agertzeak ez du ezer onik aurreikustarazten.
Dena den, aurreko garaiak ere ez dira lauak izan: azken mendeetan administrazioak
ez du inoiz benetako borondaterik izan euskal komunitateko hiztunek
jasan dugun bazterkeriarekin bukatzeko. Beraz, garai gogorrak bai, baina
tamalez ez berriak. |
| Karrikiri
Elkartea. Xabier karrika 4 (Gazteluko plazaren ondoan). 31001. Iruñea.
Tel.948 225 845. bulegoa@karrikiri.org |
|