07 KARRIKA : 026|1999ko ekaina    <025 | 027>

|IRITZI ARTIKULUA |HEMEROTEKA

 

|IRITZI ARTIKULA

Ordezkariak hautatzeko denbora

Lehenaldia
1613-! 633 urteetan Bizkaiko Batzarretako zenbait ordezkari euskaldun elebakar Gernikako Batzar-lekutik irtenarazi zituzten gaztelera ezjakiteagatik zigorturik. Ez zen leku bakarra izan. Garai hartako erdal komunitateak, Euskal Herrian gutxiengoa izan arren, ongi zekien zein zen hizkuntzaren balioa eta zer egin behar zuen bere hiztunak gizartearen muinean kokatzeko.
la lan mende beranduago, jokaera horren arrakasta begibistakoa dugu.

Orainaldia
Desorekaren alde ahuletik gauza askoz zibilizatuagoa eskatzen dugunean, hots, gure ordezkariak elebidunak izatea -bi komunitateen eskubideak bermatu ahal izateko-bazterkeriaren mamua aurpegiratzen digute, behin eta berriro.
Baina desorekaren alde ahaltsuenean errukirik ez dago. Euskaldunok, gure eskizofreniaren inkoherentzian, ordezkari erdal elebakarrak edo “ari-naiztarrak" hautatzen ditugunean, berehala hauxe entzun behar izaten dugu: "zuen aldarrikapenak gezurrezkoak dira, esaten eta egiten duzuena bat ez datoz eta..."
Tamalez, ezagunegia dugu argudioa: "euskaldunak gaizki bazaudete zuen utzikeriagatik da, baina ez saiatu gauzak aldatzen, edozein neurri orekatzaile euskaldunak ez direnekiko bazterkeria izango litzateke eta".

Geroaldia
Bada garaia diskurtso maltzur horrekin bukatzeko. Ezin dugu aukerarik pasatzen utzi, hizkuntza irizpide izan behar dugu gure bizitzaren arlo guztietan, baita gure ordezkariak hautatzerakoan ere.
Gure mmorizazioaren historiari buelta eman nahi diogulako.

 
 
Karrikiri Elkartea. Xabier karrika 4 (Gazteluko plazaren ondoan). 31001. Iruñea. Tel.948 225 845. bulegoa@karrikiri.org