
|
Piurak
eta figurak
Komunitate, giza talde. belaunaldi, alderdi. Zalegoa..., orohar
giza elkarte guztiek izaten dute zerbaitengatik, bere merituak edo bere
egintzak direla, ezaguna den lagun bat goraipaturik edo lehen mailakotzat
harturik, hots, figuraren bat aldareetan. Eredu gisa hartu ohi dena
gainera. Badakigu batzutan horiek jainko-Jainkosa bihurtu ohi ditugula,
eta hori ez de1a egokia, ez eta pertsonaia horiek baino hobeagorik ez
dagoela sinestea. Baina, izan ere, badira.
Hizkuntz komunitateetan ere, badira hizkuntzari doakionean nabarmentzen
diren pertsonaiak. Eredu izan ala ez, komunitatearen aldeko lana eginez,
hizkuntzari prestigioa emanez, edo besteontzat bitartekoak eskuratuz,
bide egin duten figurak.
Edozein hizkuntz komunitatetan, eta gurean ere berdin. Gauzatu ditugun
proiektuak, euskaraz bizitzeko tresnak alegia, aurrera ateratzen lagundu
eta bultzada eman duten guztiak dira gure figurak.
Horiek dute, hain zuzen ere, gure esker ona merezi; ez genuke, ordea,
hizkuntzarekin zerikusirik ez duten eginbideak direla eta famatu denik
inor hizkuntzaren laguntzat hartu behar. Eta hau diogu, zeren eta noizean
behin, publizitatea eta gaurkotasuna direla kausa, nonahi agertzen diren
izenak eta aurpegiak euskaldunon ekintzetara azaldu baitzaizkigu. Alegia,
pertsonaia horiek euskal mundura ekarri beharrean, euskal mundutik erdal
munduko bihotzera jo izan baitugu izar bila.
Eredu, edo hizkuntzaren komunitatearen bidelagun, gure gizartearen erdigunean,
kontsekuente izanki, beren ahalmenaren neurrian ekarpena, nola edo halakoa,
egin digutenak.
Piurak eta figurak ez baitira gauza bera. Itxurak egitea eta apaigarriak
erakustea barne egitura sendotzen lagungarri ez diren era berean. Figurak,
aldiz, itzal handiagoa ematen digute eta norabidea, askotan, seinalatzen.
|