![]() |
|
07 KARRIKA : 023|1999ko martxoa <022 | 024>|IRITZI ARTIKULUA |HEMEROTEKA |
|
![]() |
|
|IRITZI ARTIKULA |
|
| |
Oi, gure lurra
Lurrari atxikita gaude; begiz, besterik ez bada; eta, ikusten dugunari
izena ematen diogu. Izenda ditzakegunak, ikusten ditugunak dira. Berdin
geure baitan besterik ikusten ez baditugu ere. Baina lurra ikusten dugu,
dudarik gabe, eta lurrean aurkitzen ditugunak ere ikusten ditugu, eta
horiei izena ematen. Izena, nola ez, geure hizkuntzan eman ohi diegu,
hasiera batez behintzat. Eta geure hizkuntzaz emandako izena duten tokiak
edo lur zatiak, gureak dira. Geure herriak dira, geure mendiak, geure
itsasoa. Hizkuntzaz definitu dezakegu noraino iristen den gure begirada,
noraino begiratzen dugun. |
| Karrikiri
Elkartea. Xabier karrika 4 (Gazteluko plazaren ondoan). 31001. Iruñea.
Tel.948 225 845. bulegoa@karrikiri.org |
|