07 KARRIKA : 021|1999ko urtarrila    <020 | 022>

|IRITZI ARTIKULUA |HEMEROTEKA

 

|IRITZI ARTIKULA

… Eta segi aurrera

Kaixo, lagun, zer moduz hasi urte berria? ongi? Hala espero dugu. Gu hementxe, lehengo berean,Karrikari beste ale bat atereaz. Hogeita batgarrena duzu hau, hain zuzen. Heldu den mendea bezala. Badakizu, XXI. mendeko akordioa sinatu berria da, eta ekitaldi handitan horixe goraipatu. Izan al zinen El Sadarren? Ziur aski bai. Hortaz, badakizu zertaz ari garen. Datorren mendea erabakigarria gerta dakiguke euskaldunoi, duda handirik gabe. Orain arte emandako urratsek pixkanaka bideak definitzera edo-eta baztertzera eraman bagaituzte, hemendik aitzinera gero eta argiago ikus dezakegu elkarrekiko konfidantzak bultzada ederra emanen digula, eta ikusiko dugu nola geure artean proiektu berriak sortu eta euskaldun guztientzat eskaintza polita egin dezakegun.
Heldu den mendea garrantzi handikoa da; pilota partida batean bezala, hogeita batgarrenera iristea asko da. Ez zaitezke alferrik kexatu. Hogeian gaude eta hurrengora sartzeko prest. Baina, gure aburuz, horixe daiteke azkena. Ez baikara etorri honaino beste inoren gainetik jartzera. Ez dugu hogeita bigarrena egin nahi, euskaldunok bezala beste komunitate guztiek hogeita bata egin dezaten baizik.
Heldu den mendea erabakiorra izanen da, guretzat eta beste askorentzat ere. Pi lota partida jokoa da, eta horretan hogeita bira iristea da kontua, baina herrien bizitzak ez dira jolasa, eta batak partida irabazten badu, beste batzuk gal lezakete, bizitza ga1du ere. Guk, aldiz, irabazi ez baina haiekin guztiekin hogeita batean berdintzea gustuko genuke, eta partida azken gabe utzi; horretarako datorren mendean iritsi behar dugu adostasun horretara. Eta ados jartzeko, berdintasunean biziz, sinatu berri da akordioa. Zurekin ere akordatzen gara horretarako. XXI. mendean, (eta hogeita bigarren Karrikan ere, honetan bai) elkar ikusiko dugulakoan, agur t'erdi.

 
 
Karrikiri Elkartea. Xabier karrika 4 (Gazteluko plazaren ondoan). 31001. Iruñea. Tel.948 225 845. bulegoa@karrikiri.org