| 
Zer diosta bizitzak hizkuntzaren gaian?
Hementxe nabilela normal bizi nahian,
ez jaio arren
oso epoka lasaian
suerte bat izan dut
nik nere garaian:
gonbidatu nautela euskararen jaian.
(Jon Sarasua)
|
Eta
nik zer egin dezaket?
Orain dela gutxi, soziolinguistika ikastaroa bukatu dugu. Bertan egondako
ikasle baten iritzia jarri nahi genuen galdera honi erantzuteko Karrika
honetan eta niri egokitu zait.
Eta nik zer egin dezaket?
Galdera honi erantzuteko burura datorkidan lehen ideia sinesmena da,
egiten duguna sinetsi eta sentitu. Zertan inbertitu gure denbora, gure
bizitza? Sinesten ditugun gauzetan, honek indarra, kemena eta plazerra
ematen baitizkigu.
Eta zertan sinesten dugu guk?
Sinesten dugu hizkuntzarik gabe ez dagoela hiztunik, hiztunik gabe hizkuntzarik
ez dagoen bezala, ez bestela.
Sinesten dugu gure hizkuntz komunitatea eraikitzeko euskaradunok ez
badugu eraikitzen inork ez duela eraikiko, ez bestela.
Sinesten dugu gure hizkuntz komunitatea eraikitzen dugun heinean beste
komunitateen eraikuntzan lanean ari garela, ez bestela.
Sinesten dugu, nahi edo desio hau pentsamendu prozesu baten ondorioa
dela, ez bestela.
Sinesten dugu gure denbora, gure bizitza horretan inbertitzea merezi
duela.
Sinesten dugu norberaren aldaketak aldaketa orokorra dakarrela, ez bestela.
Gizartea gizakiok osatzen dugu, gizakiok egiten duguna, gizakiok garena
da gizartea, ez bestela.
Eta nik zer egin dezaket?
Karrikirin sinesten dugu gauza asko egin dezakegula: Euskalduna izateko
nahia bizitzaren esparru guztietara eramanez, hiztun osoa bilakatuz,
eta edo erdal komunitatetik euskal komunitatera bidaiatuz; Karrikirin
bidaia egiten hasiak
gara.
|