
|
Euskararen
jarraipena: Iparraldea
Gaur egun jendeak uste du oro har, Euskara salbaturik dagoela. ez duela
inongo arriskurik, eta kontrakoaren adibiderik garbienetariko bat Iparraldea
dugu
Baxe Nafarroa da, oraindik ere eskualderik euskaldunena. Zenbakietan,
bederen, hala da; euskaldun kopururik handiena ematen du eta, hala ere,bertze
tokietan baino abiadura handiagoa hartu du dagoeneko galtze prozesuak.
Ezagutza ez da arazo bakarra, gure inguruari uste izaten den bezala,
motibapena ere bada. Erran gabe doa motibapenean eragina duten eragileen
artean hizkuntzaren prestijioa dagoela, eta hau hertsiki loturik diglosia
egoerarekin, hau da hizkuntzen arteko desorekarekin.
Ez da zernahi frantses kultura gainerakoak zapaltzen ibiltzen delarik.
Guhaurek ikusia eta aditua da telebista debate batean "Frantsesaren
geroa" gaia zutelarik, hizkuntzaren akademiko batek nola adierazten
zien bere solaskideei etorkizun hori gerrak irabaztean zetzala, gerrak
sortu, garaitu eta mintzoak inposatu. Gainerakoei delako akademikoaren
iritzia bitxia egin zitzaien, baina inork ez zuen ero-peligrosotzat
hartu, behar zen gisan.
Panorama honekin imagina ezazue, frantses estatuko mugetan barnean,
zernolako hizkuntz politika dagoen, zeinek duen prestijioa, eta horrek
zer sortzen dien bertze hizkuntzez mintzo direnei. Denbora luzez iraun
du Iparraldeak tinko, Hegoaldeak baino hobeki oldartearen aitzinean,
baina igatzen joan da; gero eta gehiago. Azken urteetan agerian gelditu
dena.
Eta alde hontakoak? Iparraldean egiten diren bisitetan berehala konturatzen
dira hizkuntza arrotza nonahi dela... baina arrotzago zaielakoz española
baino, ez gehiago egiten delakoz. Hortaz gain, arrotzaren aitzinean
beti dute lehenbiziko hitza erdaraz, gero bakarrik eta emeki saiatzen
bada bisitaria, ohartuko da euskaldunak badirela.
Beraz, motibapena landu beharra dago beti, hizkuntza jakin arren. KARRIKIRIn
hori ere ez dugu bistatik galtzen. |