
|
euskarak
euskara
Azaroaren hondar egunetan Nafarroako dialektologiari eskeinitako zenbait
hitzaldi eta mahai-inguru izan dira Iruñean UEUk eta Euskalerria
Irratiak antolaturik.
Badirudi behar diren urteak iragan direla, Batua sortu zutenetik, gaia
plazaratzeko histerismorik gabe; funtsean gero eta jende gehiago kezkaturik
dago
alor honetan. Inork ez du Batuaren beharra ukatzen, baina euskalkien
tokia bilatu egiten da.
Batuan aritzen ere, zer nolako Batua behar luke galdegin dezakegu gisa
berean, zeren, bistan denez, anitzendako erran edo bertze erabiltzea
jada ez baita zilegi Batuan, eta ez da egia.
Batuaren sortzailetarikoen batek dudak azal du ditu egindako lanari
buruz, eta hala ez izanik ere, bada zertaz gogoeta egin. Euskarak iraun
duen tokietan bertako mintzamoldeak aurkitu behar du dagokion tokia,
izan badauka eta. Iraun ez duenetan, berriz, garbiago, hala ere... Iruñaren
kasuan, hemen gaudenez gero, ezaguna izanik bertako hizkera zaila edo
ezinezkoa da (gaur egungo baldintzetan bederen) berpiztea, hala ere
bertan erakusten eta erabiltzen denak… ezin ote du izandakoa kutsu
bat gutxienez izan?
Zer nahi dela ere ez gara eroriko, KARRIKIRIn, garai bateko funtsik
gabeko eztabaidan: Batuaren etsaiak ez baitira euskalkiak, ez eta euskalkiena
Batua ere
(ez litzake behar bederen), denen arazoa erdara da eta ez bertzerik. |