
|
Oporretatik
bueltan
Atsedenaldia iraganik hemen gaude, berriz ere,lanari ekiteko prest.
Gure aitzinean daukagun ikasturtea garrantzi handikoa izanen da KARRIKIRIrendako,
hasitako bideetan sakontzeko eta bide berriak sortzeko.
Lehenbizikoen artean, eta berri gisa,dezagun erran (eta oso fierki gainera)
Lan Burtsa fruituak ematen hasia dela; aldiko lanez gain,dagoeneko baten
batek konta
dezake lan-kontratu fínkoa lortu duela KARRIKIRIri esker,eta
gaur egun ez da gauza gutxi. Sail honek segida izanen du, dudarik gabe,
baldin eta zuek parte hartzen baduzue lanak eskaintzen (euskaldunei
noski) eta lan bila etorriz guregana.
Eta, lan burtsan bezala, gainerako ekitaldiak aurrera eramateko zuen
parte hartzea behar-beharrezkoa da, KARRIKIRI biziko bada; erran nahi
baita gure Euskaraz bizitzeko nahia egiazkoa bada, nahi hori bideratzen
ahaleginak eskatzen dizkigu denei, modu batean edo bestean eta ez bakarrik
errebindikazioen garaian, eguneroko bizitzan baizik; hauxe KARRIKIRIren
helburua.
Gure berri zehatzagoak izanen dituzu emeki-emeki, baina jakin ezazu
gure egitasmoen artean garrantzizkoena KARRIKIRI finkatzea dela une
honetan, eta horretarako beharrezko izanen diren bilera ireki guziak
antolatuko ditugu; asmo berarekin ere Euskalerria irratian saio bat
martxan jartzekotan gaude hizkuntzaren normalizazioari buruz, beraz
KARRIKIRIren helburu eta egitasmoaz.
Azkenik, baina ez bukatzeko hasteko baizik, bazkide kanpaina abian izanen
da. Aise ulertuko duzun bezala, hazten ez bagara gure ideia, asmo, ekitaldi
eta lan guztiak alferrikakoak suertatuko lirateke segurki.
Beraz, adi. Izanen duzu gure berri, nahi baduzu. |