
|
Biba
festa
Festaroan sarturik gaude dagoeneko edo hala ez bada laister izanen da.
Gu ere, sari gisa (merezi ala ez) bagoaz oporretara, beraz jakin ezazu
heldu den abuztuan ez dela KARRIKA aterako. Hori bai! Irailean, lan-ikasi-bizi
aro berriari hasiera emateko, berriz hemen izanen da zintzo-zintzo gutartean;
ea, emeki bada ere, Iruñerriko euskaldungoa biltzen laguntzen
duen, hori baitu -funtsean- helburu.
Bitartean ekin festari. Iruñean bazara goza nahi bezala Sanferminetan;
bidaiaren bat egitera ateratzen bazara kasu eman non zauden! Aski kolonizatua
baitugu gure burua eta askotan gertatzen da pentsatzen ez dugun lekuan
gaudela. Egiazko geografian makal gabiltz eta.
Sanferminetan gelditurik eta urtean barna Euskararen festetan egon ondoren
(Oinez, Korrika-.,..). ez dezagun ahantz festetako Euskara.
Festaren protagonista handien artean musika dugu eta urtetik urtera,
Sanferminetan aditzen dena gero eta arrotzagoa dugu. Eta ez gaude, ez,
horrein kontra eta bertakoa errespetatzen bada. Arazoa da kanpoko uholdeak
autoktonoa itotzen duenean. Bertako arrotz bihurtzeraino.
Holakoetan aski dugu bertzeek zer egiten duten ikustea. Parisen legedi
berria sortu dute anglosaxon itomenaren kontra, Katalunia gauza bera
egitekotan dago, eta gu?
Gu, KARRIKIRIkoak bederen, hor izanen gara ere festetan, edozein kulturako
musikaz gozatzen. gureari dagokiona ahantzi gabe. Programa ofizialak
ikusi dituenak badaki zertaz ari garen.
Sanferminak aipatzen ditugula eta, agian, adituko duzu KARRIKIRI saria
ematen diotela zezen bati… Jakin ezazu hala dela, baina -erran
gabe doa- guk ez dugula zerikusirik delako sariarekin. Zezenketak ízanik
zatitzen ahal gaituen gaietarlko bat, bazter dugu guztiz.
Ea ba, edozein maneran dela, ongi pasa oporretan eta biba festa! |