
|
Pluraltasunean
bat
Hizkuntza denona da, Euskarak biltzen gaitu, Euskararik gabe ez dago
Euskal Herririk... leloak asmatzen munduan lehenbizikotarikoak izanen
garela dudarik ez; obratzen, aldiz...
So egin diezaiogun zerbait bederen ondoko gizarteren bati. Politika
mailan (normalean "politika"deitzen den horretan, gainerakoa
ez balitz bezala) interes
eta iritzi desberdinak aurkitzen ditugu: ezkerra eta eskuina nahiago
bada.
Gai askotan, gehienetan,desberdinak dira, batean ezik: hizkuntzarenean.
Agian teoria mailan desberdintasunak izan badituzte, baina ez praktikan.Guziek
hizkuntza bera erabiltzen dute, guziek elkarrekin ohoratzen, lantzen
eta zabaltzen dutena.
Gutartean kirol nagusietariko bat da desberdintasunak bilatzea, lantzea
eta handitzea. Halaxe gaude eta hala doakigu.
Zaila da ados egotea arazo guzietan, bistan da; gero eta zailagoa dugu
PNV-HB-EA-Batzarre,Itoitz, AHT, presoak, ETA, basogintza, Senideak,Elkarri,
Bakea Orain, Gestorak, Osasuna, Erreala,nekazaritza politika, ehiza,
arrantza.... eta Indurainen etxeratzeaz ados egotea, adibide gisa. Horietan
guzietan zatiketa heldu zaigu. Baina inor gutxik ukatuko du mintzoak
biltzen gaituenik (bertze herrietan bezalaxe, salbuespenak salbuespen).
Bada, behin bederen obra dezagun lelo hori: KARRIKIRIn kasik denetarik
bada, bagaude. Aipatu arazoaz iritzi desberdinak ere baditugu, ausarki
izan ere, baina bakoitzak badu non aritu horiei buruz KARRIKIRIz landa.
KARRIKIRIn Euskara/ euskalduna ditugu helburu eta kezka. Hizkuntzari
buruz den guzietan izanen da KARRIKIRI, gainerakoetan ez.
Bukatzeko Nobel literatur saridun batek berriki erran duena dugu hemen
aipatuko: Gure armarik hoberena hizkuntza da. Ados. |