
|
Hiri
karriketan karrikiri
Lehenagoko denboretan irakaskuntzaren ezari leporatzen zitzaion mintzoaren
suntsipena. Ondoren ikastolak, euskal eskolak, gaueskolak eta abar sortu
ziren. halere hizkuntza oraindik galbidean zela -dela- frogatu da.
Batzuetan gure alabak Euskaraz ikasi du ikastolan moduko esaldiak aditzen
dira, edo, nahiago baduzue. Andonik ongi ikasi du frantsesez; tira,
baina ez bada frantsesez aritzen gure Andonik ahantziko du ikasi gehiena
edo berdin guzia.
Erran nahi dena garbi ageri da: hizkuntza bat, edozein, ikastea ez da
aski bizirik mantentzeko, ez erabiliz ahazten baitira. Haurrak ikastoletan-eskoletan
eta nagusiak gaueskoletan egoteak segurtatzen al du hizkuntzaren bizia?
Bertze gisaz erranik. ikastegitik atera ondoren, non egiten dute Euskaraz?
Egoera honetatik "Euskara hizkuntza zaila da ikasteko" esaldia/ideia
sortzen da. Baina kasu, erderatik Euskarara dagoen bidea, Euskaratik
erderara dagoen berbera da. Hain makur, bihurri eta bitxi egiten zaio
euskaldun bati erdera, nola erdaldun bati Euskara. Jauzia bera da batetik
bertzera pasatzeko/ikasteko; eta begibistan da (tamalez) zenbat eta
zenbat euskaldunek ikasi zuten erderaz, hala edo hola baina erabiltzeko
gisan.
Bizi baldintzetan bilatu behar da desberdintasuna bi hizkuntzen artean,
ez gramatikan: erdera beharrezko bilakatu dute (eta badakigu nola),
Euskara ez. Honetan datza gakoa.
Hau guzia ulerturik, erahilpena eta motibapenaren arazoa gogoan eta
ez irakaskuntzarena, hasi ziren sortzen Euskara taldeak Herrian barna.
Koska non dagoen jakin behar da arazoa gainditzeko, eta hor indarra
egin, alferrikako burruketan galdu gabe: halaxe sortu ziren Arrasaten
AED aintzindaria (dozena hat urte soinean dagoeneko). Bilbon ZENBAT
GARA, Donostian BAGERA... eta izpiritu berarekin Iruñeko karriketan
KARRIKIRI. |