
|
Alemanian
ere euskaraz
Iruñean euskaraz bizi al daiteke? Horrelako galdera erantzuteko
ez da denbora sobera galtzen. Halere ikus dezagun egoera hurbilagotik.
Iruñean euskaraz bizi ahal izateko, bizilagun guztiak izan beharko
lirateke euskaldun. Dena den badirudi luzerako doala posibilItate hori.
Begira dezagun gure inguruan zer gertatzen den. Alemaniarrak, esate
baterako, gero eta talde handiagoetan joaten dira eguzki bila Kanarietara.
Ez dute interes handirik erakusten bertako -tamalez oraingo- hizkuntza
ikasteko; honek ez du oztopo handiegirik suposatzen bertan bizitzeko.
Eta hau hala da antolatu
direlako: egunkari bat sortu dute, bai eta irrati bat, zerbitzu baten
beharra aurkitzen direlarik alemandun batengana jotzen dute posible
den neurrian eta abar...
Hauxe da hizkuntz komunitate antolatu bat. Hala izanik lortu dute alemanaren
aldeko motibapena, ezagutza eta erabilpena sustatzea, hainbertzeraino
non zenbait udaletan alemanaren ezagutza eskatu egiten zaien zenbait
langileri.
Alemanen kasua ez da bakarra. Hortxe daude poloniarrak Londonen,hispanoak
Miamin.....
Orain egiteko galdera hauxe litzateke: bizi badaiteke alemanez Kanarietan,
ez gai izanen Iruñean. Gure herrian bertan. euskaraz bizitzeko?
Iruñean izan bagara gutxi-gora-behera 20.000 euskaldun han-hemenka.
Halako biztanleria ez daiteke bere hizkuntzan bizi? 20.000 hiztunen
herria ezin ote da bizi bere kulturan?
Arazoa bistan da, erdaldunen artean barreiaturik aurkitzen gara. Lehenengo
urratsa ematen ari gara. |