Euskal agenda

Adi lagun! Agenda google calendar tresnaren bidez egin dugunez, gaztelaniaz ikusiko da Googlek euskaraz jarri arte

Agenda osoa ikusi nahi izanez gero hemen klikatu

Nabigatu euskaraz

Hizkuntza aukeratu
eta barre egin

Google Translateren bidez web gune hau beste hizkuntza batzuetara itzuli ahal izanen duzu

laguntzaileak

 

Sanferminak euskaraz

 

Sanferminetan ere, urteko beste egunetan bezala, euskaraz bizitzeko gogoa dugu eta horregatik Zaldiko Maldiko, Iruñeko peñak eta beste elkarte batzuekin elkarlanean aritzen gara euskararen erabilera areagotzeko.

Programa herrikoiaren baitan euskaldunak elkartzea xede duen egitasmoa bideratzen dugu 1995etik Zaldiko Maldiko elkartearen laguntaz; atun jana erraldoia. Hegaluzez prestaturiko menu goxoko bazkari bat antolatzen dugu Euskal Herriko kostaldeko hainbat herritan ospatzen duten arrantza eguna Iruñera ekarriz. Atuna da protagonista nagusia eta berarekin batera mahai inguruan biltzen diren lagunak eta ondoren egiten den dantzaldi bapatekoa.