Kale neurketa
Euskal Herri mailan euskararen erabilera neurtzeko Soziolinguistika Klusterrak bideratzen duen Kale Neurketa, Iruñerriari dagokionez, Karrikiri elkartearen bidez koordinatzen da. 2006tik aitzina bost urtean behin –erroldarekin batera- egiten den neurketa hau hainbat lagunen laguntzari esker ateratzen da aurrera Euskal Herriko beste zenbait txokotan ez ezik, Iruñerrian ere bai. Horiei guztiei esker, aldez aurretik finkatutako data, ordutegi eta ibilbideetan aurkitzen diren pertsonen elkarrizketa hizkuntza jasotzen da eta modu horretan euskararen erabilera jakiteko parada izaten dugu. Iruñerrian ikerketa horretatik jasotako emaitzak, Euskal Herriko beste herri eta hirietakoekin elkartu eta aztertu ondoren, BAT aldizkarian ematen dira ezagutzera.



