Jarduerak
Karrikiri Elkarteak Iruñerriko euskaldunei zuzendutako zerbitzuez gain, bere sorreratik bestelako ekimenak bideratu izan ditu Nafarroako hiriburuko beste elkarte edo erakunde batzuekin elkarlanean (Zaldiko Maldiko, Nafarroako Topagunea, Soziolinguistika Klusterra, Sanferminak euskaraz taldea, etab.).
Horien guztien xedea euskara karrikara eramatea eta gure hizkuntzaren erabilera sustatzeaz gain, euskaldunen parte hartzea bultzatzea da. Beraz, badakizue, adi egon eta gurekin bat egizue.


