Euskal agenda

Adi lagun! Agenda google calendar tresnaren bidez egin dugunez, gaztelaniaz ikusiko da Googlek euskaraz jarri arte

Agenda osoa ikusi nahi izanez gero hemen klikatu

Nabigatu euskaraz

Hizkuntza aukeratu
eta barre egin

Google Translateren bidez web gune hau beste hizkuntza batzuetara itzuli ahal izanen duzu

laguntzaileak

 

Zer nahi dugu?

 

Euskaraz bizi: Karrikiriren xede nagusiena euskaraz bizitzea da. Helburu hori gauzatzeko behar ditugun tresna, baliabide, gune eta bitartekoak antolatzea da gure asmoa.

Euskal komunitatea trinkotu: Iruñeko euskaldunen arteko harremanak ahalbidetu nahi ditugu, motibazioa piztuz, sustatuz. Motibazioa lantzea eta euskaldunen bizi-gogoa ahalik eta gehien piztea eta sendotzea da gure xedeetako bat.

Erabilerarako aukerak eman: euskaldunon eta euskararen geroa hizkuntzaren erabilpenean oinarritzen dela jakinik, bizi dugun egoera gutxiagotuari aurre egin nahi diogu informazioa zabalduz, koordinazioa erraztuz eta baliabideak eskainiz.