Zer egiten dugu?
Karrikiriren xedeei jarrikiz, hau da euskara bizitzeko dugun gogo hori kontuan izanda, Iruñerriko euskaldunei begira hainbat zerbitzu martxan jarri ditugu, hala nola:
- Bulegoa: Iruñerriko euskaldunei harrera egin eta gure eguneroko zereginak bideratzeko.
- Establezimendu euskaldunen errolda: zerbitzua euskaraz ematen duten Iruñerriko establezimenduen zerrenda.
- Karrika: elkartearen hilabetekaria, Karrikirin bideratzen ditugun ekimenen berri eman eta euskalgintzako beste hainbat gai jorratzen dituena.
- Lan poltsa: langile euskaldunen zerrenda. Lan bila ari diren lagunak eta langileak bilatzen dituztenak harremanetan jartzeko zerbitzua.
- Pisukideak: pisu bila edo gelaren bat alokatu nahi duten lagunen zerrenda
- Denda mugikorra: euskal produktuen saltoki ibiltaria
- Itzulpen zerbitzua: euskara-gaztelania, gaztelania-euskara testuak eta zuzenketa lanak
- Mintzakide: euskararen erabilpena sustatzeko Topaguneak martxan jarritako ekimenean parte hartzen dugu Iruñerriko beste elkarte batzuekin batera.



