Euskal agenda

Adi lagun! Agenda google calendar tresnaren bidez egin dugunez, gaztelaniaz ikusiko da Googlek euskaraz jarri arte

Agenda osoa ikusi nahi izanez gero hemen klikatu

Hizkuntza aukeratu
eta barre egin

Google Translateren bidez web gune hau beste hizkuntza batzuetara itzuli ahal izanen duzu

Elkartea

 

Iruñeko euskaldunon elkartea

Iruñean jaio eta Iruñeko euskal komunitatearen alde lan egiteko asmoz 1995ean sortutako taldea da Karrikiri. Euskararen erabilpenaren bidez euskaldunen trinkotzea edo egituraketa lortzea da gure xede nagusia. Euskal Herriko beste zenbait tokitan (Zenbat Gara –Bilbo-, Bagera –Donostia-, Berbara-Durango-, Galtzaundi –Tolosa-, Ttakun –Lasarte-Oria- e.a.) martxan jarritako lan dinamikari heldu nahi izan diogu hasieratik: ezeren kontra aritu beharrean, euskaldunon parte hartze zabala, irekia eta eraikitzailea bultzatzea. Euskaldunok euskara erabil dezagun dauden bideak erraztu eta ez daudenak ireki nahi ditugu.

Hauek dituzu elkartearen ezaugarrietako batzuk:

Irekia:
Talde zabala, hau da, mota guztietako lagunak biltzen dituena da Karrikiri, hots, heterogeneoa. Euskaraz bizitzeko nahaia da biltzen gaituena.

Elkargunea: 
Euskaldun eta euskaltzaleen elkargunea izateko sortua.

Kexatik haratago goaz:
Beste talde batzuek eginiko lana ez dugu errepikatu nahi. Euskararekin zerikusirik ez duen edozein gaiez ez dugu talde gisa inolako iritzirik plazaratzen.

Euskal komunitatearen zerbitzura:
Gure jarduna euskal komunitateari begira planteatzen dugu. Iruñeko euskaldunon erreferentzia izan nahiko genuke, inguruko euskal taldeekin elkarlanean.

Autonomia ekonomikoa:
Baliabide propioak izatea ezinbestekotzat jotzen dugu inongo menpekotasun ekonomikotik ihes egin ahal izateko.

Autonomia ideologikoa:
Gure helburuarekin lotuta dauden gaietan soilik aritzea emanen digu autonomia ideologikoa, bestelako gaietan talde bezala sartu gabe.

 

EranskinaTamaina
orribikoa10.pdf91.24 KB