![]() |
|
04 JARDUERAK: |
|
| Bideratzen ditugun zerbitzuez gain, beste elkarte eta talde batzuekin elkarlanean hainbat jarduera burutzen ditugu. Honatx: | |
|MINTZAKIDE |
|
| Euskararen
erabilera sustatzeko asmoz, hizkuntza ikasten ari diren lagunak eta
euskaldun zaharrak harremanetan jartzen ditu. Nafarroako Topagunea arduratzen
da koordinazioaz eta Iruñerriko hainbat elkartek, Karrikiri horien
artean, parte hartzen dute. |
![]() |
|KARRIKA GUREA DA |
|
Zaldiko Maldiko Kultur Elkarteak
eta Karrikirik maitasunez beteriko proposamen bat luzatu nahi dizuete:
euskaldun guztiei (zaharrak, gazteak, haurrak...) zuzendutako programazio
berezia, Iruñeko karriketan noizean behin egiten dena, jende
guztiei erakusteko euskaldun izatea merezi duela. |
![]() |
|SANFERMIN EUSKARAZ |
|
| Sanferminetan
ere, urteko beste egunetan bezala, euskaraz bizitzeko gogoa dugu eta
horregatik Zaldiko Maldiko, Iruñeko peñak eta beste
elkarte batzuekin elkarlanean aritzen gara euskararen erabilera areagotzeko.
|
Atun jana, uztailak 9 |
|KALE NEURKETA |
|
Euskal Herri mailan euskararen erabilera
neurtzeko Soziolinguistika Klusterrak bideratzen duen Kale Neurketa,
Iruñerriari dagokionez, Karrikiri elkartearen bidez koordinatzen
da. 2006tik aitzina bost urtean behin –erroldarekin batera-
egiten den neurketa hau hainbat lagunen laguntzari esker ateratzen
da aurrera Euskal Herrian ez ezik, Iruñerrian ere bai. Horiei
guztiei esker, aldez aurretik finkatutako data, ordutegi eta ibilbideetan
aurkitzen diren pertsonen elkarrizketa hizkuntza jasotzen da eta modu
horretan euskararen erabilera jakiteko parada izaten dugu. Iruñerrian
ikerketa horretatik jasotako emaitzak, Euskal Herriko beste herri
eta hirietakoekin elkartu eta aztertu ondoren, BAT aldizkarian ematen
dira ezagutzera. |
|
|IRUÑEA KANTUZ |
|
Euskaldunok kantatzen ibiltzeari diogun zaletasunari erreparatuta eta Baionan aspaldi hasitako ohitura bati jarraikiz, Iruñerriko hainbat elkarterekin batera “Iruñea kantuz” egitasmoari heldu genion 1995ean. Hilabeteko lehenengo larunbatean alde zaharreko karriketan lagun koadrila biltzen gara euskal doinuak abestuz ongi pasatzeko asmoz. Zuk ere gurekin bat egin nahi baduzu, eztarria berotu eta hurbildu eguerdiko 12:00etan Iruñeko Mercaderes karrikara. |
|
| Karrikiri
Elkartea. Xabier karrika 4 (Gazteluko plazaren ondoan). 31001. Iruñea.
Tel.948 225 845. bulegoa@karrikiri.org
|
|