|
|
03 EUSKAL DENDA: |
|
![]() |
|
|
|
|
2002.
urtearen bukaeran ireki genuen guretzat saltoki bat baino askoz gehiago
dena: Karrikiri denda. Alde batetik, euskaraz dagoen ekoizpen kulturala
eta tradizionala zabaldu nahi dugu; eta, bestetik, euskaldunok euskaraz
bizi ahal izateko behar ditugun produktuak sortzeko azpiegitura egokia
sortu. Izan ere, zabalkundea eta sormena dira gure lanaren bi ardatzak.
Helburu horiek lortzeko Karriri dendaren eskaintza askotarikoa da. Bertan
erosketak egiteaz gain, hainbat informazio jaso ahal izango baituzu.
|
|LIBURUAK |
|
| Karrikiri elkartean arreta
berezia eskaini diogu beti euskal sortzaileen lanei eta hori dela eta,
liburuen atalean, urtero karrikaratzen direnen aukeraketa bat aurkituko
duzu; nobedadeak, hizkuntzarekin zerikusia dutenak eta euskara eta kirola
gaia jorratzen duten liburu fitxa bereziak. Honatx gure apalategietan
aurkituko duzun zerrenda: Hizkuntza Euskara eta kirola Dena dela, horien guztien artean zure gustukoa aurkituko ez bazenu, esaguzu zeinen bila zabiltzan eta lehenbailehen eskuratzen saiatuko gara. |
|
|DANTZA TALDEAK |
|
![]() |
Euskal taldeentzat edo gure
herriko dantza mundua maite duen jendearentzat material berezia biltzen
saiatu gara liburu eta musika arloan. Honatx aukeratu ditugun lanak: Liburuak musika Eta horretaz gain, jakina, mota guztietako euskal jantziak salgai ditugu. Enkarguz egiteko aukera dago eta taldeentzako aurrekontu bereziak prestatzen ditugu. Emaiozue begirada gure eskaintzari, hurbildu lasai Xabier karrikako 4. zenbakira edo jarri gurekin harremanetan edozein zalantza argitu nahi izanez gero. |
Karrikiri Elkartea.
Xabier karrika 4 (Gazteluko plazaren ondoan). 31001. Iruñea.
Tel.948 225 845. bulegoa@karrikiri.org |