![]() |
|
02 ZERBITZUAK: |
|
|INFORMAZIOA |
|
Informazioa jasotzea eta zabaltzea dira Karrikiriko bulegoaren xede nagusiak. Horretaz gain, taldeak eskaintzen dituen zerbitzuak koordinatu eta prestatu eta Karrikiriren eguneroko jarduera egoki antolatzeko gunea da. Bulegoa arratsaldeko 5etatik 8ak bitarte dago zabalik Xabier Jaitsierako 4. zenbakian. Telefonoa: 948 225 845, e-maila: bulegoa@karrikiri.org |
|
|ESTABLEZIMENDU EUSKALDUNEN ERROLDA/SAREA |
|
| Denda eta zerbitzuetan euskaldunon
arteko harremanak ahalbidetu nahi dituen ekimena da hau. Horretarako
zerbitzua euskaraz eskaintzen duten establezimenduen zerrenda osatu
dugu Iruñerriko euskaldunok bertaratzen garenean euskaraz aritzeko
aukera izan dezagun. Tel. 948 225 845| bulegoa@karrikiri.org |
|
|KARRIKA |
|
| Karrikiri
Iruñerriko euskaldunengana heltzeko hedabidea da, elkartearen
eta euskal komunitatearen berriak biltzen dituena. Hilero argitaratzen
da eta milaka etxeetara bidaltzeaz gain, hainbat eskola, institutu,
erakunde eta elkartetan ere banatzen da. 2007. urtean 10 urte bete dira
jada lehenengo Karrika atera genuenetik. Denak ikusi nahi baldin badituzu
jo ezazu gure hemerotekara. |
|
|LAN POLTSA |
|
| Lan
bila eta lana eskaintzen dutenen artean zubi lana egiteko asmoa duen
zerbitzua da. Lagun horien guztien izenak datu basean bildu eta langile
euskaldunen bila ari denari pasatzen zaizkio eskatzen den profilari
erreparatu ondoren. Era berean, lan bila ari den lagunari dauden eskeintzen
berri ematen zaio. langile
euskaldunik behar baduzu. klik
egin |
![]() |
|PISUKIDEAK |
|
Pisukide
euskaldunak bilatzeko zerbitzua da; pisu bila edo haienean toki bat
duten euskaldunei zuzenduta dago. |
![]() |
|DENDA MUGIKORRA |
|
| Euskal
produktu kulturalen sustapena eta salmenta bultzatzeko ekimena da. Gure
denda ibiltariarekin urtean zehar izaten diren hainbat ekitaldi bisitatzen
ditugu (Nafarroa Oinez, "Zapato Azule" jaia -Ondarroa-, Sortzen
festa, e.a) Nafarroako euskal sortzaileen lanak bereziki, baina Euskal
Herri osoko egileen lanak eta oro har euskal kultura ezagutzera emateko
asmoz. Eta salmentetatik lortzen diren etekin guztiak Karrikiriko zerbitzuak
sustatzeko erabiltzen ditugu. |
![]() |
|ITZULPEN ZERBITZUA |
|
Euskarazko
itzulpenak (gaztelaniatik euskarara eta euskaratik gaztelaniara) eta
zuzenketak egiten ditugu. Edozein testu mota (merkatarientzako itzulpenak,
testu liburuak, webguneak...) edo lan itzuli nahi izanez gero, jarri
gurekin harremanetan eta
aurrekontua prestatuko dizugu. |
|
Karrikiri
Elkartea. Xabier karrika 4 (Gazteluko plazaren ondoan). 31001. Iruñea.
Tel.948 225 845. bulegoa@karrikiri.org |
|