|
|
01 ELKARTEA: |
|
|KARRIKIRI IZENAZ |
|
Iruñeko euskaldunen elkarteari
Karrikiri izena paratzea Asisko Urmenetak 1997an eginiko proposamena
izan zen; Iruñeko karriketan euskararen normalizazioa bultzatzeko
asmoz sortutako taldea. |
|
|NOR GARA? |
|
Iruñean jaio
eta Iruñeko euskal komunitatearen alde lan egiteko asmoz 1995ean
sortutako taldea da Karrikiri. Euskararen erabilpenaren bidez euskaldunen
trinkotzea edo egituraketa lortzea da gure xede nagusia. Euskal Herriko
beste zenbait tokitan (Zenbat Gara –Bilbo-, Bagera –Donostia-,
Berbara-Durango-, Galtzaundi –Tolosa-, Ttakun –Lasarte-Oria-
e.a.) martxan jarritako lan dinamikari heldu nahi izan diogu hasieratik:
ezeren kontra aritu beharrean, euskaldunon parte hartze zabala, irekia
eta eraikitzailea bultzatzea. Euskaldunok euskara erabil dezagun dauden
bideak erraztu eta ez daudenak ireki nahi ditugu. |
|
|ZER NAHI DUGU? |
|
Euskaraz bizi: Karrikiriren xede nagusiena euskaraz bizitzea da. Helburu hori gauzatzeko behar ditugun tresna, baliabide, gune eta bitartekoak antolatzea da gure asmoa. Euskal komunitatea trinkotu: Iruñeko euskaldunen arteko harremanak ahalbidetu nahi ditugu, motibazioa piztuz, sustatuz. Motibazioa lantzea eta euskaldunen bizi-gogoa ahalik eta gehien piztea eta sendotzea da gure xedeetako bat. Erabilerarako aukerak eman: euskaldunon eta euskararen geroa hizkuntzaren erabilpenean oinarritzen dela jakinik, bizi dugun egoera gutxiagotuari aurre egin nahi diogu informazioa zabalduz, koordinazioa erraztuz eta baliabideak eskainiz. |
![]() |
|ZER EGITEN DUGU? |
|
| Karrikiriren xedeei jarrikiz, hau da euskara bizitzeko dugun gogo hori kontuan izanda, Iruñerriko euskaldunei begira hainbat zerbitzu martxan jarri ditugu, hala nola: bulegoa, establezimendu euskaldunen errolda (zerbitzua euskaraz ematen duten establezimenduen zerrenda), Karrika (elkartearen hilabetekaria), lan poltsa (langile euskaldunen zerrenda), pisukideak (pisu bila edo gelaren bat alokatu nahi duten lagunen zerrenda), denda mugikorra (euskal produktuen saltoki ibiltaria), itzulpen zerbitzua (euskara-gaztelania, gaztelania-euskara eta zuzenketa lanak), soziolinguistika ikastaroa, Mintzakide (euskararen erabilpena sustatzeko Topaguneak martxan jarritako ekimenean parte hartzen dugu), e.a. | |
|BIZI AL DAITEKE EUSKARAZ IRUÑEAN? |
|
2001eko
zentsuari erreparatuz, Iruñerrian 15.300etik gora euskaldun eta
19.000 ia euskaldun baino gehiago bizi omen gara. Hiztun kopuru hori
duen herriak ezin ote du euskaraz bizi? Euskaldun bizi nahi al duzu? Zatoz eta galdegin, zure zain gaituzu. |
|
|TALDEAN PARTE HARTU NAHI DUZU? |
|
Karrikirik bideratzen dituen egitasmoetan parte hartu nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan eta behar duzun informazio guztia eman eta sortzen zaizkizun zalantzak argituko dizkizugu: Karrikiri
// Xabier jaitsiera 4 (Gazteluko plaza ondoan)// 31001 Iruñea |
|
|BAZKIDETZA |
|
Karrikirik bideratzen dituen ekimen guztiak aurrera ateratzeko ezinbestekoa zaigu gurekin bat eginen duen hainbat lagunen ekarpena. Gurekin batera lanean aritzeko aukeraz gain, zure diruarekin gure proiektua sendotzen lagunduko diguzu. |
|
Karrikiri
Elkartea. Xabier karrika 4 (Gazteluko plazaren ondoan). 31001. Iruñea.
Tel.948 225 845. bulegoa@karrikiri.org |
|