Bagoaz oporretara. Festetan eta oporretan ere euskaraz bizi eta goza!!

2010/07/02

Iaz eginiko hausnarketa prozesuaren ostean, Karrikiri elkarteak ilusioz beteta ekin zion ibilbide berriari ikasturte honen hasieran; jende berria hurbildu da gurera eta, horri esker, gure zerbitzuak sendotuz eta hobetuz joan dira gutxika-gutxika. Esku artean duzuen Karrika aldizkari itxuraldatuak ere bere urratsak eman ditu eta Internet sarean ere bere tokia hartuz joan da gure web orri berritua.

Karrikirik urteroko bazkideen batzarra eginen du heldu den ostegunean

2010/06/08

Datorren ostegunean, hilak 10, Karrikiri elkartea bere bazkideekin bilduko da urtero legez, elkarteak azken urtean eginiko ibilbideari buruz solasteko. Bertaratuko diren lagunek elkarteak azken hilabeotan bizi izan dituen aldaketak bertatik bertara ezagutzeko parada izanen dute.

Karrikiri Larrabetzuko Literaturia jaialdiaren bigarren edizioan izanen da

2010/06/03

Karrikiri elkarteak heldu den asteburuan (hilak 4, 5 eta 6) Larrabetzu herrian eta bertako Literatura Eskolaren ekimenez eginen den Literaturia euskal liburuaren jaialdian parte hartuko du bere denda mugikorraren bidez. 

Igandean Mintza egunaren V. edizioa ospatuko da Arrasaten

2010/06/02

              Mintza eguna 2010

Heldu den igandean, hilak 6, Iruñerrian Mintzakide egitasmoaren baitan aritu diren euskaldunak Euskal Herriko beste herri eta hiri batzuetan mintzapraktika ekimenetan parte hartutako taldeekin batera elkartuko dira Arrasaten jai giroan Mintza eguna ospatzeko.

"Karrika gurea da" festa heldu den larunbatean ospatuko dugu

2010/05/26

                        Karrik gurea da

Alde zaharreko egunarekin bat eginik, Karrikiri elkarteak, Zaldiko Maldikok, Muthiko Alaiak peñak eta Donibane Lohitzuneko Begiraleak taldeak Karrika gurea da festa ospatuko dugu datorren larunbatean eta Iruñeko alde zaharreko karriketan barna. Euskara karriketan konplexurik gabe eta jai giroan aldarrikatzea xedetzat duen ekimenak egun osoan zehar hartuko ditu gure hiriko erdiguneko kale bazterrak.

Karrikiri elkartea euskal eskola publikoaren aldeko jaian izanen da heldu igandean

2010/05/19

                         Sortzen jaia

Sortzen Ikasbatuaz elkarteak urtero antolatzen duen Euskal eskola publikoaren aldeko festak bere XV. edizioa beteko du aurten eta heldu den maiatzaren 23an ospatuko da, baina eskenatoki berri batean: Trinitarios eremuan. Izan ere, orain arte Takonera parkean egiten baitzen, baina Iruñeko Udalak obra batzuk eginen zirelaren aitxakian, Trinitarios eremura joateko agindu zien antolatzaileei. 

Milaka lagunek Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatu zuten larunbatean

2010/05/17

Ipar haizeak gogor jotzen zuen arren, Iruñeko karrikak jendez mukuru bete ziren pasa den larunbatean, Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko Kontseiluak deitutako manifestazioan.

Arratsaldeko 18:00etan Golem zinematokietatik abiatu zen manifestazioaren hasiera eta 20:00ak pasatxo zirela heldu ziren azkeneko manifestariak Gazteluko plazara. Eguraldi kaxkarra iragarrita baldin bazegoen ere, jende mordoa bildu zen eta jai giroan egin zen alde zaharrerainoko ibilbidea, trikitixa eta batukada soinuen laguntzaz.

Lamien Urrezko Orrazia Nafarroako euskarazko komunikabideentzat

2010/05/12

Zaldiko Maldiko Iruñeko elkarteak jakitera eman duenez, Nafarroa osoan euskaraz aritzen diren komunikabideek, eta horiek artean Karrikiri elkartearen Karrika aldizkariak, jasoko dute aurten Lamien Urrezko Orrazia saria eta Asto Masto saria, aldiz, Javier Azanza, Euskarabideko arduradunari egokituko zaio.

Urtero legez, Zaldiko Maldiko elkarteko kideek hartu dute erabakia eta Nafarroako euskarazko hedabideak saritzerakoan “urte sail luzean egindako lana eta une honetan, diru-laguntza ofizialik gabe, aurrera ateratzeko egiten ari diren ahalegina” kontuan hartu dutela aipatu dute. Saritutako hedabideak hauexek dira, bestek beste: Guaixe, Belaixe, Ttipi Ttapa, Xorroxin irratia, Xaloa, Karrika, Xuka, Zorrokaria, Pulunpe, Esan- erran, Mailope, Euskalerria Irratia, Aralar Irratia, Irati Irratia, Karrape Irratia, Nabarra…

"Egunkaria" absolbitua

2010/04/13

                      

Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu egin ditu Joan Mari Torrealdai,  Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga Egunkaria-ko itxiera kasuko bost auzipetuak, euren kontrako frogarik ez dagoela ebatzita. Absolbitu egin du, beraz, Egunkaria. Atzo atera zuen epaia, 12:50 aldera. Javier Gomez Bermudez, Ramon Saez Valcarcel eta Manuela Fernandezek osatu dute epaimahaia, eta aho batez hartu dute erabakia.

Karrikirik lagun giroan aurkeztu zituen bere komunikazio tresna berriak

2010/03/26

                        

Karrikiri Iruñeko Euskaldunon elkarteak jai giroan aurkeztu zituen pasa den asteazkenean azkeneko hilabeteotan bideratutako hausnarketa prozesuaren ondotik sortutako komunikazio tresna berriak, hala nola: logotipo berria (web orri honen gainaldean duzuen K itxurako hori), Karrika hilabetekari itxuraldatua eta webgune zaharberritua.